Arrasateko Herri Mugimendua: “Faxistei herri gisa erantzun genien”

0
1176

Hainbat eragilek elkarretaratzea egin dute gaur, eta adierazi dute atzo “faxismoari feminista, antiarrazista,… gisa erantzun geniola”. Datorren igandean frankismoaren biktimei omenaldia egingo zaie.

Antolatzaileek gogora ekarri dute aurki 85 urte beteko direla espainiar tropa faxistek Arrasate inbaditu zutenetik.

“Faxista horien oinerdekoek atzo Arrasatera etorri ziren, herrian lantzen gabiltzan bizikidetza oztopatzera, aste honetako lintxamendu eta manipulazio mediatikoaren ondoren”.

Voxekoen bilkura faxisten biktimen monolitoen ondoan egiteak “probokaziotzat soilik har daiteke. Hala ere, euren probokazioari herri gisa erantzun genion”.

Hala jardun zuen “Arrasate feminista, antiarrazista, sexu-, genero- zein orientazio-adierazpen anitzak barne hartzen dituena, euskalduna, frankismoaren gehiagikeriak gogoan dituena, presoen eskubideen aldarrikatzaile,… gisa”.

“Atzoko jazarpen poliziala salatu nahi dugu, eta jazarpena jasan zutenei gure elkartasun beroena adierazi”.

Bide honetan, antolatzaileek dei egin dute irailaren 26an Jose Maria Arizmendiarrieta plazan bertan egingo den omenaldira, Arrasaten eta Debagoienean errepresio frankista jasan zutenen omenez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen