Barne Ministerioak Udal- eta Foru-Hauteskundeetako parte-hartzeari buruzko datuak argitaratu berri ditu. Datuen arabera, arratsaldeko 14:00ak arte 5.237 arrasatearrek eman dute botoa, hautesle-erroldaren %34k. Datuak 2019koekin alderatuta, parte-hartzea %3,21 jaitsi da. Izan ere, 2019an, arratsaldeko 14:00 arte, erroldaren %37,21ak emana batzuen botoa, hau da, 6.468 arrasatearrek.
Arratsaldeko 18:00etan parte-hartzeari buruzko datu berriak emango dituzte.