Arrasateko haurrek bolo-boloekin gozatu dute San Nikolas egunean

0
1684

Gaur Arrasaten San Nikolas ospatu da. Herriko haurrek euren poltsak gozokiz eta litxarreriaz bete ahal izan dituzte herrian ospatu diren bola-boletan. Baina lehenik San Nikolas kanta abestu behar izan dute.

“San Nicolas Coronado
Arzobispo Mariandres
a la Luna, noche y día
etxeko andre noblia
egizu, egizu pilia
San Nikolas, triskilistras
dame una castaña y no quiero más
aquí estamos cuatro, cantaremos dos
para San Nicolas, por amor de Dios
Belengo Portaleko ate zabaletan
hotzak ikaraz dago
Jesus laztoetan.(bis)
Angelitos somos suspi-suspiramos
lukainka, txorizo
(neskak mutilei) bapez
(mutilak neskei) dana”

Erguinen kasuan auzoko haurrak Usaetxe plazan bildu dira goizeko 10:45ean eta auzoan zehar ibili dira abesten. Ondoren Usaetxera itzuli dira eta bertan bolo-boloa egin dute.

Musakolaren kasuan, ohikoa denez, bolo-boloa eguerdiko 12:00etan egin dute. Txikienek gozoki poltsak goraino bete dituzte.

Bukatzeko, Herriko plazako bola-bolak haur asko bildu ditu, beti bezala. Bi gunetan banatu da, eta bat 0 eta 5 urte bitarteko haurrentzat gorde da. San Nikolas kanta abestu ondoren, gozokiak bota dituzte udaletxeko balkoitik eta plazako eszenatokitik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen