Arrasateko haur eta gazteek GazteEkin eta Txikilandiarekin gozatzen jarraitu dute gaur

0
485

Bigarren egunez Txikilandia eta GazteEkin egitasmoak goiz goizetik martxan egon dira. Txikienak Usaetxeko ludotekan egon den esperimentazio txokoan primeran pasa dute. Bi txanda egin dira. Talde bakoitzak ordu eta laurden izan du 0-4 urte bitartekoentzako gune honetan, material ezberdinekin esperimentatzeko. Familiendako ere ekitaldi berezia egon da, Kurtzetxikira irteera. Elkargunea Maiatzaren 1a plaza izan da, eta bertatik abiatuta, talde bakoitzak froga ezberdinak egin ditu Kurtxetxikira iritsi bitartean.

GazteEkin egistasmoaren barruan bi ekitaldi egin dira gaur goizean. Gaztetxean kustomizazio tailerra izan da, eta erdiguneko gaztexokoan Skape Rooma egin dute. Partaideak, istorio baten murgildu dira, espazio baten sartu eta bertatik denbora bukatu baino lehen ateratzeko.

Arratsaldean berriz, zortzi urte gorakoentzat eskalada eta sukaldaritza tailerrak izango dira Erguineko gaztetxokoan. Txikienentzat berriz, Musikatzen ekimena egongo da Okendoko ludotekan, eta ipuin kontaketa Usaetxeko ludotekan. Ekitaldi hauetako sarrera guztiak salduta daude.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen