Arrasateko hainbat auzo urik gabe daude Maalako biribilgunean ur-hodi bat hautsi delako

3
596

Goizeko 9:15ak aldera, ur-hodi orokor bat hautsi da Maalako biribilgunean egiten ari diren lanetan, Ekobulebarreko obretan. Haustura horren ondorioz, Arrasateko hainbat auzo urik gabe daude une honetan, besteak beste, Makatzena, Obenerreka, Santa Marina, Legargain eta Santa Teresa, auzotarrek jakinarazi digutenez. BAZetik adierazi digutenez arazoa konpontzen ari dira, baina oraindik ez dakite noiz egongo den konponduta arazoa.

3 IRUZKIN

  1. Ekobulebarra… Gaizki hasten dena gaizki bukatzen da, eta presarekin egindako gauzetan horrelakoak gertatzen dira. Hau seinale bat besterik ez da, udalak kontuan hartu beharrekoa. Kontuan hartu dute hau gerta zitekeela ala daukaten presagatik bai ala ala egin eta bedte alde batera begiratu dute zeuden arriskuak baloratu ordez? Herritar eta auzokideen partehartzea behar dugu, eta noski, inposaketarik ez, gauzak lasai eginez, gardentasunez eta izkutuan ibili gabe, jasangarritasuna eta inor ez pribilegiatzea beste batzuen kaltetan bilatuz. Arrasateko udala, gaizki zabiltzate.

  2. Hau kriston txapuzia da eta gainera auzotar asko ur gabe gelditu gare. Maria emango dozu explikaziñorik? Edo agertuko Zare bakarrik Ur Parkeko inaguraziñora argazkixan agertzeko?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen