Beheko testua: Hainbat antifaxista / Argazkia: MB artxiboa.
Larunbat goizean Arrasaten VOX-ek deituriko ekitaldiaren harira gertatutako eraso faxista eta polizalak salatu beharrean aurkitzen gara Arrasateko antifaxistak. Zentzu horretan, honako puntuak seinalatu nahi ditugu:
Zoriondu eta eskerrak ematea borrokan irten diren kide guztiak. Adierazgarria izan da sektore prekarizatu, baztertu eta zapalduenen presentzia mobilizazioan.
Errepresio poliziala gaitzesten dugu. Aurreko egunetako sekreten presentziatik abiatuta, goizean zehar poliziak grabaketak, identifikazioak, karga bortitzak eta jipoiak burutu ditu herritarren aurka. Pilotakadek, borrek eta bestelako biolentzia formek hainbat zauritu arin eragin dituzte, gizon nagusi bat ospitaleratu behar izanez. Indar errepresiboak kapitalaren zapalkuntza tresna hutsak dira eta beti lerrokatuko dira langileriaren aurka nahiz faxismoaren alde, larunbatean ikusi zen bezala.
Azpimarratu nahi dugu larunbatekoa faxismoaren gorakadaren islada bat besterik ez dela. Krisi garaiotan langileriaren baldintzen okertze larria gertatzen da eta horren ondorioz eskubide eta askatasunetan atzerapausoak gauzatzen dira, mugimendu faxistaren indartzea ahalbideratuz.
Horren adibide dira eraso faxista, matxista, homofobo, xenofobo eta antzekoak. Euskal Herriaren kasuan, nazio ukatua izanik, gehitu egiten zaizkio oraingoan bezala, preso politikoen aldeko edozein ekimenen kriminalizazioak.
Horren guztiaren aurrean, esan beharra daukagu faxismoari ezikusiarena egiteak ez duela bere gorakada geldiarazten. Are gehiago, bidea libre uzten dio. Beraz, euskal langileriari batzeko eta antolatzeko dei egiten diogu. Borroka delako faxismoari aurre eigteko bide bakarra.
Kasu honetan ere udaletxea ixilik…
Norbaitek azalpenak eman beharko ditu emandako erraztasunengatik…
Ez duzue ezer egin faxista hauek ez etortzeko ezta zuen lagun erkorekak
Zerkaosteta 17 inguruan ikusi nuena ez zen esaten dena izan.
50 bat mutiko, beltz kolorez ongi estaliak, Kontsezinoko arkupeetara ematen duen eskaileran zeuden beltzei kabreatzen saiatzen ziren. Horretarako, bonbak ziruditen petardoak botatzen zizkieten, eta gero, ezer gertatzen ez zenez, aurrez kalean irauli eta barreiatutako beira-edukiontzitik mota guztietako beirak botatzea bururatu zitzaien.
Hau nik ikusi nuen eta badakit hori gertatu zela.