Herritar ugarik erosi dituzte Gure Eskuren Tripontzia sarietarako tiketak

0
1144

Herritar ugari animatu da nazio mailako sari handietarako tiketak erostera. Sari nagusia 30.000 eurokoa da, eta sari guztiak astelehenean zozkatuko dira.

Argazkia: Gure Esku.

Arrasateko Gure Eskuko lagunek tiketak saltzen jardun dute, eta gaur herritar ugari animatu dira Tripontziko tiketak erostera.

Gaur azken eguna izan da, astelehenean nazio mailako zozketa egingo baita. Iaz Gure Eskuk herritarrengandik jasotako dirua Euskalgintzara zuzendu zuen, eta aurten Kulturgintzari bultzada emateko baliatuko du.

Sari nagusia (zenbakia eta herrialde seriea) 30.000 eurokoa da, bigarren saria (zenbaki bera eta beste herrialde serieak) 2.000 € banakoa da, eta hirugarren saria (beste zenbaki bati eta serie guztiei) 1.000 € banakoa.

Gure Eskuk azpimarratu duen bezala, “zeure Tripontziak, etorkizuneko Euskal Herri burujabe bat eraikitzeko jomugara hurbiltzen gaitu!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen