Arrasateko Gure Eskuk “Herritu” txartela eskuratzeko informazio guneak zabaldu ditu

0
1922

Arrasateko Gure Eskuk herritarren eskura jarri ditu “Herritu” txartela eskuratzeko informazio gune eta hitzordu ezberdinak. Ekimenaren helburua da herritarrei txartela lortzeko prozesuan laguntza eskaintzea eta izapideak erraztea.

Horretarako, astean zehar hainbat informazio mahai jarriko dituzte herrian. Ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara, Ferrerias kaleko lokalean izango dira boluntarioak; ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara, Portaloian; eta larunbatetan, ordutegi berean, Herriko Plazan.

Bestalde, Gure Eskutik gogorarazi dute txartela modu digitalean ere eskura daitekeela. Horretarako, interesdunek www.herritu.eus webgunean erregistratu beharko dute, bertan izapidea online egiteko aukera baitago.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen