Collagea: MB artxiboa.
Euskal Herrian sindikatuek deitutako lanuzteen deialdiarekin bat, eta “indarrak batzearen ikuspegian”, Gernika-Palestina herri-ekimenak urriaren 15erako, asteazken honetarako, mobilizaziorako deia egin du:
Arratsaldeko 19:30ean udaletxeen aurrean herriz herri mobilizazioak egitea, “burrunbak antolatuz”.
Arrasaten ere manifestazioa egingo da, Herriko plazatik hasita, goiburu honekin: “Palestinarekin Konpromisoa. Genozidioa STOP! Haustura Israelekin, orain!”.




