Gaur arratsaldean, Arrasateko Gaztetxeak arrasateko eskalatzaile baten testigintza aurkeztu du sare sozialen bitartez. Hona hemen plazaratutako testua:
“Kuarentena hasieran dena arazo txiki bat ematen zuen, baina egun batetik bestera arazo larri batean bihurtu zen. Hori ikusita argi nuen etxean entrenatu beharko nintzela. Hasieran gogorra izan zen, azkenean bakarrik egunero entrenatzeko motibazioa lortzea zaila zen, eta gainera ez zuen eskalatzearekin zer ikusirik; dena indarra lantzea zen. Egunetik egunera ohitzen joan nintzen eta rutinaren parte bihurtu zen. Gainera txapelketak epe luzera ikusita banekien laister ailegatuko zela arrokan eskaletako aukera eta berriz ere disfrutatuko nuela eskaladarekin. Beraz nik uste dut ikasketa handia izan dela kirol hau zenbat gustatzen zaidan konturatzeko. Orain dela gutxi hasi gara berriz ere eskaletan, eta oso ondo joan da. Askoz gehiago apreziatzen dut momentu bakoitza. Egia esan tristea da horrelako geldialdia gertatu behar izatea gauza txikiak kontuan hartzeko, baina horrelakoa da bizitza “
Mondraberriko lagunok, ez dago euskalkia batura itzultzeko inongo beharrik. Maila lokalean euskalkian idaztea oso zilegi da, are gehiago zuzen idazten denean. Zilegi bakarrik ez, beharrezkoa ere bada, eta Euskaltzaindiak berak ere hala egitera animatzen du. Utzi ditzagun konplexuak alde batera behingoz, maila lokalean herriko hizkeran idaztea ondo dago eta. Testu hori Gaztetxeak aurkeztu duen bezalaxe transkribatu beharko zenukete.