Arrasateko Gaztetxeak bi liburu aurkezpen antolatu ditu aste hontarako. Urtarrilak 26an, 18:30: Ahoztar Zelaietakin “Zaldibar zona cero” liburuaren aurkezpena izando dute nahi duten guztiek eta Urtarrilak 30ean, 17:30etan Asisko Urmenetakin “Sugarren mende” liburuaren aurkezpena izango da. Azken hau Sorgin-ehizari buruzko liburua da eta beraz herritarrek gai honi buruz gehiago ezagutzeko aukera izango dute.
Asisko Urmeneta Otsoa Errarteko nafar komikigilea da. Batez ere komikiak, ilustrazioak, marrazki bizidunak, prentsako karikaturak eta abar lantzen ditu. Miguel Javier Urmeneta Iruñeko alkatearen semea, Ramon Urmeneta arkitekto eta artistaren iloba eta Mikel Urmeneta marrazkilariaren anaia da. Gaur egun Hostan (Nafarroa Beherea) bizi da.
Ahoztar Zelaieta (Bilbo, 1972) bizkaitar kazetari eta kriminologoa da. Bere lan nagusiak, gaztelaniaz argitaratuak, ustelkeria eta politika gaiak jorratzen ditu. Angel Zelaieta idazlearen semea da.