Arrasateko gazteendako inkesta ireki du Gazte Koordinadora Sozialistak

0
1182

GKSren ekimen honek bi helburu ditu: “herriko eta bailarako gazteen egoera zein den ezagutzea eta bizi dugun errealitatea azaleratzea”. 

Irudia: Deba Bailarako GKS.

GKSek inkesta ondoko testuinguruan kokatzen du: “Gizarte kapitalista krisi eta gainbehera betean sartuta dago: lan-kaleratzeak eta lan-malgutasuna, produktuen eskasia, mundu mailako hornikuntza kateen haustura, inflazioa, zerbitzu publikoen murrizketak, gatazka militarren igoera eta gerrateak…”.

Kapitalismoaren krisialdi honen ondorioz “milioika pertsonen lan eta bizi baldintzak modu nabarmenean okertzen ari dira mundu osoan zehar. Testuinguru honek gogor kolpatzen du gazteria langilea, miseriara kondenatua dagoena”.

Horregatik, Deba Bailarako GKSek 4 alorreko inkesta bat prestatu eta sareratu du. Izan ere, koordinadora honek gura ditu “gure eskualdeko gazteen egoera zein den ezagutzea eta bizi dugun errealitatea azaleratzea”. 

Inkesta ondorengo estekan dago:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeTFCicsKc_Suj-aGlEpB-Fawf2aWe9N1oAMmCAwBUXZvfSpg/viewform

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen