Arrasateko Gazte Abesbatzak debuta egingo du, Goikobalurekin Santa Zeziliaren harira

0
590

Testua eta kartela: Goikobalu. Argazkiak: MB artxiboa.

Azaroaren 26an, 20:00etan, AGA Arrasateko Gazte Abesbatzak eta Goikobalu abesbatzak, Arrasateko San Frantzisko elizan, Santa Zezili- Fair Saturday kontzertua eskainiko dute.

Sortu berri den eta Rakel Murgiondok zuzentzen duen AGA taldearen lehen kontzertua izango da. Urrian hasi zituzten entseguak eta dagoeneko hainbat abesti eskaintzeko prest dauzkate. Herrialde ezberdinetako abestiek osatutako programa eskainiko dute, No man is an island (mold.: Kari Ala Pöllänen), Ipharadisi(Hego Afrikar kantu herrikoia, mold.: Anders Nyberg), Tres cantos nativos dos indios Krao (Amazoniako kantu herrikoia, mold.: Marcos Leite), Xalbadorren heriotzean (mold.: JC Irizar), Kantuz (mold.: A. Lesbordes), My heart will go on (mold.: A. Billingsley) eta Let the river run (mold.: M. Huff).

Goikobaluk, Iñaki Maidaganek zuzenduta, Misa Festiva (John Leavitt), Mendi goietan (Xabier Sarasola) eta Color esperanza (mold.: Vivian Tabbush) eskainiko ditu.

Bukatzeko, bi taldeek elkarrekin, bi kantu abestuko dituzte. Kontzertu osoan zehar, pianoan, talde batek zein besteak, Arturo Goicoechea izango dute lagun.

Fair Saturday ekimenaren barruan, kontzertua, “Músicos Sin Fronteras”en alde izengo da. Sarrera eta irteeran diskoak salgai egongo dira eta giza eskubideak jasotzen dituen liburuxkak banatuko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen