Arrasateko Gazte Abesbatzak debuta egin du, Goikobalu lagun

0
1196

Rakel Murgiondoko zuzentzen du taldea, eta estreinaldian hango eta hemengo kantuak eskaini dituzte, Santa Zezili – Fair Saturday kontzertuan. Goikobaluk ere emanaldian parte hartu du.

Hirugarren argazkia: Goikobalu.

Santa Zeziliren astearen baitan, eta Fair Saturday ekimenaren barruan, kontzertua egin da San Frantzisko elizan.

Kontzertuan lortutako diru laguntza ‘Músicos Sin Fronteras’ erakundera bideratzekoa da. Era berean, Sarrera eta irteeran diskoak erosgai izan dira, eta giza eskubideen liburuxkak banatzekoak dira.

Emanaldian bi taldek parte hartu dute: Goikobalu abesbatzak eta AGAk (Arrasateko Gazte Abesbatzak). Ikus-entzule ugari bertaratu dira.

Talde hau sortu berria da, Rakel Murgiondo irakasleak zuzentzen du eta gaurkoan debuta egin dute ‘etxean’, ondoko egitaraua eskainiz:

No man is an island (mold.: Kari Ala Pöllänen), Ipharadisi (Hegoafrikar kantu herrikoia, mold.: Anders Nyberg), Tres cantos nativos dos indios Krao (Amazoniako kantu herrikoia, mold.: Marcos Leite), Xalbadorren heriotzean (mold.: JC Irizar), Kantuz (mold.: A. Lesbordes), My heart will go on (mold.: A. Billingsley) eta Let the river run (mold.: M. Huff).

Neska-mutilek eta zuzendariak publikoaren txalo beroak jaso dituzte, zorionak AGA! Ondoren abesbatza beteranoaren txanda izan da:

Iñaki Maidaganek zuzenduta, Misa Festiva (John Leavitt), Mendi goietan (Xabier Sarasola) eta Color esperanza (mold.: Vivian Tabbush) eskaini ditu.

Ekitaldia borobiltze aldera, bi taldeek elkarrekin bi kantu abestu dituzte. Biek ala biek Arturo Goicoechea izan dute lagun pianoan. Publikoak txalo beroak eskaini dizkie guztiei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen