Txapelketako gazte taldeak Iturripeko hasiera ekitaldian izan dira. Orain robotika lantzen dihardute Mondragon Unibertsitatean.
Arrasaten, Donostian eta Bilbon jokatzen ari da Euskadiko First Lego League, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatuta.
Arrasateko lehiaketa Mondragon Unibertsitatearekin batera prestatu du, eta gaur goizean hasiera ekitaldia ospatu da Iturripen.

Lehiaketan neska-mutil taldeek robotika proiektu bat landu beharko dute, eta ondoren robot horrek zirkuitu batean aurrera egin beharko du.
Oro har, FLLek helburu ditu 6 eta 16 urte arteko haur eta gazteen artean sustatzea:
- Zientzia
- Teknologia
- Ingeniaritza
- Artea
- Matematika
- Talde-lana
- Erronka gainditzea
- Ahalegina
- …
Hasiera ekitaldia Iturripen ospatu da, gaur goizean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat herritatik gazte taldeak eta euren familiak bertaratu dira. Txapelketan ere Arrasateko bi talde ari dira, biak ala biak Arizmendi Ikastolakoak.

Ekitaldian ere hainbat ordezkari enpresarial eta instituzionalek hartu dute parte, tartean:
- Vicente Atxa (Mondragon Unibertsitateko errektorea)
- Maria Ubarretxena (Arrasateko alkatea)
- Iñigo Ucín (Mondragon Korporazioko lehendakaria)
- …
MUko errektoreak azpimarratu du gaurko txapelketarekin ere “etorkizuna lantzen” dela. Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazio zuzendariak, Miren Artaraz Miñón-ek, azaldu du FLLko parte-hartzaile kopuru altuaren ondorioz, aurten 3 udalerri ezberdinetan egin behar izaten ari dela.
Era berean, “arrakasta” hitza erabili du martxan dagoen lehiaketa definitzeko. Txapelketa abian da Goi Eskola Politeknikoan.



