Arrasateko Feel Euskadik bi ekimen abiatu ditu berdintasunerantz

4
884

Arrasateko kaleei emakumeen izen gehiago jartzeko, sinadura bilketa hasi du. Ildo berean, Arantza Otaduyk zuzendutako egitasmoak, emakume ahaztuak gogora ekartzeko bisita gidatuak antolatu ditu.

Argazkia: MB artxiboa.

‘Emakume ahaztuak’ ekimenaren inguruko bi bisita gidatu izango dira Martxoaren 8aren bezperatan: martxoaren 5ean goizeko 10:30ean bisita euskaraz izango da, eta eguerdiko 12:30ean gazteleraz.

Martxoaren 6an beste bi ibilbide gidatu egingo dira, martxoaren 5eko ordu eta hizkuntza berberetan. Izena emateko klikatu hemen

Ildo berean, Arantza Otaduyk gidatutako Feel Euskadik, Arrasateko kaleei emakumeen izen gehiago jartzeko, sinadura bilketa hasi du. Hain zuzen, bertan jaiotako edo herriarentzat lan egindako emakumeen izen gehiago jartzea du xede. Sinatzeko klikatu hemen

4 IRUZKIN

  1. Niretzat gauza barregarri bat gertatzen da Arrasaten, kaleko izen hauekin: Arizmendiarretari pasealeku bat eta plaza bat eskaini dio Arrasateko Udalak. Esandakoa barre eragiteko modukoa.

  2. Eta Juan Arzamendi barik Albina Madinabeitia zergatik ez?edo Musika Etxe horri inolako izenik ez jartzea.
    Beste proposamen bat: Malako arrabala ahaztu eta Magdalenako arrabala berreskuratu. Gesalibarrren ordez Santa Ageda. Emakumeei protagonismoa eman behar zaie toponimian.

  3. Ino Galparsorok eta Maria Ubarrechenak ere kale izen bana merezi dute. Gipuzkoatik etorritako bi emakume handi horiek.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen