Arrasateko Ezker Anitza-IU: “Onartezina da probokazio faxista, ez dira pasako”

0
668

Beheko testua: Ezker-Anitza-IU.

Beti borrokatu dugu faxismoa, bai kaleetan baita instituzioetan ere, eta horixe egiten jarraituko dugu, edozeini molestatzen dion arren. Ez dugu konpartitzen, ezta babesten ere, inolako biolentziarik eta horregatik gure babesa azaldu nahi diogu atzoko Ertzaintzaren kargaren ostean zauritutako pertsonari.

Uste dugu erabaki arduratsua hartu zutela martxaren deitzaileek, printzipioz deituta zeuden ekitaldiak ez gauzatzeko erabakia, kalte gehiago saihestu zutelako, izan ere, zenbait hedabidetatik martxaren arrazoia desitxuratu eta hutsaldu da, baina erakunde deitzailearen arrazoia ondokoa besterik ez zen: “presoei aplikatzen zaien salbuespeneko kartzela-politika salatzea eta bere amaiera exijitzea”.

Erakunde terrorista duela 10 urte desagertu zen, eta gure iritziz PPren eta Vox-en bisitek ez diote bakeari eta elkarbizitzari laguntzen. Bakearen eta elkarbizitzaren alde egunero lan egiten dugu gure herrian. Ezker Anitza-IUtik urteak daramatzagu lanean Arrasateko beste indar politikoekin batera memoriaren Mahaian, eta bertan aurrera pausoak eman dira, ematen dira, errespetuan oinarritutako bizikidetza lortzeko.

Larunbat honetako probokazioak ez dio ezertan laguntzen elkarbizitzari. Alderdi horiek terrorismoaren biktimen erabilera egiten dute euren onurarako, alboratuz bide bazterretan jarraitzen duten milaka herritarrak, indarkeria matxistaren biktimak, eraso homofoboak eta arrazistak. Horrelakoak ezin dira onartu ustez demokrata den estatu batean.

Ezker Anitza-IUtik eskertzen diegu Arrasateko herritarrei euren jokabideagatik, probokazioei bizkarra emateagatik, egoerari behar bezalako erantzuna emateagatik, kolektibo ezberdinek egin zuten bezala, eta horrela, denon artean, faxismoari irmoago aurre egiteko eta borrokatzeko.

Era berean, PNVri eskatzen diogu bere erantzukizunaren partea bere har dezala. Faxistek egin nahi dutena egiten uztea, isilik egotea ikusle huts bat balitz eta ez salatzea fiskaliaren aurrean konstituzioaren aurkako banderen presentzia, agur faxistak eta bestelakoak. Horiek memoria historikoaren legearen aurka atentatzen dute argi eta garbi. Memoria Historikoan urteak daramatzagu gure erakundetik egiaren, justiziaren eta biktimen erreperazioaren alde. Horretan ez gaituzte atzera pauso bat ere ematera behartuko, horretan jarraituko dugu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen