Izena emandako 155 entitate arrasatearrei eskerrak eman dizkie Euskaraldiak

0
457

Arrasateko Euskaraldiaren testua

Arrasateko entitateak prest daude dagoeneko Euskaraldiari ekiteko. Eta zer da egingo dutena? Ba, euren bezero, hornitzaile, bazkide zein langileei, hau da, entitatearekin harremana daukan orori, euskaraz lasai aritzeko aukera zabaldu, izan entitate barruko funtzionamenduan, izan kanpora begira ematen duten zerbitzuan.


Arrasaten 155 entitatek eman dute izena formalki Euskaraldirako. Baina, epea bukatu eta gero, gehiago animatu dira ariketa kolektibo honetan parte hartzera. Bejondeiela denei!
Beraz, badakizue, nonbaitera sartu eta “arigune” ikurra ikusiz gero, heldu euskarari!
Herriko hainbeste komertzio, enpresa, zerbitzu, akademia, kultur elkarte, kirol taldek hartutako konpromisoa ez dugu herritarrok zapuztuko, ezta?
Duela bi urte itzela egin genuen arrasatearrok eta, garaiz zailak bizi ditugun arren, ostiraletik aurrera beste jauzi erraldoi bat egingo dugu. Euskara gehiago, gehiagorekin eta gehigotan eginez, Arrasate euskaldunago izateko.
Animo denoi, gozatu bizipenaz eta eutsi goiari, bereziki krisiak gogor jo zaituzten herritar eta entitateok.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen