Arrasateko Etxez Etxeko langileek ez dute eros ahalmena bermatuta izango [Testua: ELA]

0
320

Arrasateko etxez etxeko langileak 2020tik hitzarmena eguneratu gabe zuten eta pasa den ostegunean 2027arterako hitzarmena sinatu zuten ESKko hiru ordezkariek eta etxez etxeko zerbitzua kudeatzen duen People Plus Innovation enpresak.

ELAtik positiboki baloratzen ditugu langileek azken astean eginiko mobilizazioak, baina ESK sindikatuak gaur bertan greba mugagabea deitua zuen eta grebaren atarian, aurreko urteetan galdutako erosahalmena berreskuratzerik ez eta datozen urteetarako KPIa berreskuratzeko neurririk ez duen hitzarmena sinatu du.

ELAk azkenengo urteetan etxez-etxeko hitzarmen propioak bultzatu ditu hainbat herrietan, langileen lan baldintzak nabarmen hobetuz. ELAk, gehiengoa izanik sinatu dituen hitzarmenen artean ondorengo herrietakoak daude: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Beasain, Bergara, Errenteri, Hondarribi, Irun, Legazpi, Oñati, Ordizi, Pasaia, Urnieta, Zarautz, Zumaia…

Hitzarmen hauetan, etxeko laguntzaile kategorian, jardunaldi osoa duenentzat, batazbesteko urteko soldata gordina 2023an 23890,57 eurokoa izatea lortu dugu, KPIa bermatuz eta eros ahalmena ez galtzeko klausulekin gehienetan. Honez gain, lanaldiak arautzeko eta sektorea hobetzeko neurri zehatzak ere jasotzen dira.

Arrasateko langileek, aldiz, batezbesteko horretatik 2256,34 euro gutxiago kobratuko dute aurten, 2024ko %11ko igoerak ez du konpentsatzen hitzarmenik gabeko urteetan galdu duten eros ahalmena eta datorren urteetan %3ko igoera izango dute, KPIari lotutako inongo berreskurapen klausularik gabe eta beraz hurrengo urteetako eros ahalmena bermatu gabe. Hau da, 2022ko 6,5 puntu galduko dituzte (2021eko KPIa) eta 2023ko igoerak KPIaren azpitik izango dira, ekainetik aurrera eta atzerapenik gabe.

Bestetik, gogoratu nahiko genuke Arrasateko langileek 2018an 4 hilabeteko greba egin zutela ELAk bultzatuta, eta horri esker lan baldintzetan hobekuntza nabarmenak lortu zituztela. Greba mugagabea mahai gainean izanik eta etxez etxeko langileentzat benetako hobekuntzak lortzeko aukera izanik, ELAk uste du langileen lan baldintza hobeagoak lortzeko aukera galdu duela ESKak.

ELAk, orain arte bezala, etxez etxeko sektorea hobetzeko eta zaintza esparru publiko, duin eta doakoa lortzeko borrokan jarraituko du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen