Aspaldi honetan konturatuta nago kale kantoiak oso fotogenikoak direla, argazkiak egiteko toki aproposak direla. Eta apurka-apurka banabil ikasten zeintzuk diren egokiak nire gustuko argazkiak egiteko.
Arrasaten, esaterako, Kilikoloko kantoia gustatzen zait, pasoko tokia izateaz gainera, hormetan graffiti eta pankarta asko izaten ditu eta.
Donostiak ere badauzka toki politak, Lakontxako pasealekuaz gainera, jakina. Auzo denetan bilatu daiteke txokoren bat argazkiak egiteko. Iazko udan Alde Zaharrean aurkitu nuen bat, eta “kale kantoi”ko argazki hauek egin nituen.