Azken urteetan bezala Arrasate Eskubaloik aste santuko kanpusa antolatu du. Apirilaren 14-15-16an izango da Iturripeko kiroldegian. Kanpusa LH3, LH4, LH5 eta LH6 mailako neska mutilei zuzenduta dago; hau da, 2016 urtetik 2013 urteen artean jaiotako gazteentzat.
Goizez izango dira entrenamendu saioak 10:00etatik 13:00etata Iturripe Kiroldegian. Izena emateko, aeb@arrasateeskubaloi.eus idatzi edo 619 672 696 zenbakira deitu. Epea apirilaren 7an amaituko da. “Animatu eta etorri eskubaloia bezalako talde kirol dinamiko eta dibertigarria ezagutzera”.





