Arrasate Eskubaloiko kanpusean parte har daiteke oraindik

0
663

Arrasateko Eskubaloi udako kanpusak martxan jarraitzen du. Ostiralean amaituko da lehen astea, baina eskubaloiaz gozatu nahi duten guztiek bigarren aukera bat izango dute uztailaren 12tik 16ra.

Kanpusa 2009tik 2012ra bitartean jaiotako haurrei zuzenduta dago, eta asteko 30 euroko prezioa du. Entrenamendua goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara izango da Iturripen kiroldegian. Datorren denboraldirako izen-ematea zabalik dagoela ere gogorarazi nahi dute.

Inskripzioa eta informazio gehiago:
AEB@arrasateeskubaloi.eus
619 672 696

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen