Argazkia: talde ultraeskuindarra.
Ultraeskuindar taldeak argazkia bere sare sozialean argitaratu zuen atzo. Ernai Arrasatek ohartarazi du “naziek eta faxistek ez dutela tokirik gure herrian. Ez Arrasaten, ez Euskal Herrian”.
Halaber, gazte-erakundeak egoera baliatu du berresteko irailaren 13an manifestazio antifaxista egingo dela Donostian.
Ekitaldia Bulebartik abiatuko da eguerdiko 13:30ean eta izen-ematea jadanik zabalik da Irati tabernan.




