Arrasateko enpresa bateko lapurretaren ustezko egileak atxilotu dituzte

0
2128

Aretxabaletako banketxean lapurtzen saiatu diren bi gizonak direnaren susmoa du Ertzaintzak. Atxilotutako pertsonek 53 eta 24 urte dituzte.

Argazkia: MB artxiboa.

Gaur goizaldeko 02:30 aldera Ertzaintzak abisua jaso du, antza norbait Aretxabaletako banketxe batera sartu omen delako.

Ertzaintzak azaldu du lekura iritsi denean, “berehala bi pertsonak ihes egin dutela; jantziren batekin aurpegia estalita zuten bi gizonezko ziren, eta, batek, gainera, txapela zeraman jantzita”.  

Polizia-agenteek “susmagarrietako bat korrika zihoala atzeman dute, eta bi mazo, bihurkinak, giltzak eta beste hainbat erreminta zituen motxila bat zeraman. Polizia-patruila batek handik gertu aurkitu du bigarren inplikatua, edukiontzi batzuen atzean ezkutatuta”.  

Ertzaintzak bulegoa begiz ikuskatu duenean, “atzeko aldean kristal bat hautsita zegoela eta barrura sartzeko moduko zuloa zuela ikusi du”.

Bi atxilotuak Bergarako komisariara eraman dituzte dagozkion polizia-eginbideekin jarraitzeko. “Orain, bi gizon horiek gau horretan bertan Arrasateko enpresa batean indarra erabiliz egindako beste lapurreta batean parte hartu ote duten ikertzen ari dira”.

Beharrezko polizia-izapideak amaitu ondoren, bi atxilotuak Bergarako Guardiako Epaitegiaren eskuetan jartzekoak ziren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen