Arrasateko emakume eta gazteok ez dugu holako gobernu bat merezi [Testua: Ahal Dugu Arrasate-Eva Abuin]

18
1730

Erdiguneko Gaztegunearen itxieraren aurrean udal gobernuaren erabakia salatu nahi dugu, Gaztegunea aldebakarrekotasunez ixtean erdialdeko gazte eta gurasoei ezer esan gabe zerbitzua ukatu bait die, aldi berean arrasatear guztioi beste zerbitzu publiko bat murriztuz. Gazteak eta emakumeak erdigunean!

Arazo publiko edo sozialak ez dira zerbitzu publikoak itxi eta murrizten konpontzen, hauek indartu eta aregotzen baizik. Gazteguneak beharrezko funtzio soziala egiten du, gazteak hartatu, hezi eta auzoan komunitatea ehunduz. Auzotar batzuen kexaz baliatu da udal gobernua eredu hau erasotzeko. Alde batetik, zerbitzua Musakolara mugitzeak praktikan Erdigunea zerbitzu gabe gelditzea suposatzen du, guzti hau Musakolako Gaztegunea irailean itxiko denean. Gazteen aurkako beste eraso honen aurrean gure babesa zabaldu nahi diegu gazte erabiltzaile, guraso eta Txatxilipurdi elkartearen langileei.

Hau gutxi balitz, egindako astakeriaz konsziente izanda eta erantzukizunei ihes egiteko nahian udal gobernuko EAJ eta PSE alderdiek giroa are gehiago nahasten saiatu dira Emakume Txokoko kopapenaren auzia eztabaidaren erdian ezarriz. Honekin azken zerbitzu honetako erabiltzaile eta langileekin zeukaten akordioa bertan behera utzi duela esan du PSE-ko ordezkari eta Berdintasuneko zinegotziak, tren geltoki zaharrean leku aldatzeko hitza emanda bait zuen aurretik.
Zerbitzu honetako erabiltzaileak urtean daramatzate leku duin eta seguru bat eskatzen. Gaur egun daukan kokapena herriko puntu ilunetako batean kokatuta baitdago.

Arrasateko emakume eta gazteok ez dugu horrelako gobernu bat merezi. Zerbitzu publikoak areagotzearen alde eta murrizketa ororen aurka. Gazteak eta emakumeak erdigunean!

18 IRUZKIN

  1. Kaixo Eva, hainbat komentario zure artikuluaren arira.
    Hainbat gai nahasten ari zarela iruditzen zait:
    1. Zerbitzu publikorik ez da murriztu. Zerbitzuak bere horretan jarraituko du. Beste kokapen batekin baina zerbitzu bera.
    Zerbitzua beharrezkotzat hartzen delako erabaki da lekualdatzea eta ez zerbitzua kentzea.

    2. Gazte eta gurasioei ezer esan gabe hartu dela erabakia?
    – Inplikatutako gurasoak arazoaren berri ez baldin bazuten gura ez zutelako izan da. Batetik; Gobernuak gurasoekin elkartzeko hainbat saiakera egin ditu. Bestetik, ze komunikazio dago gazte eta gurasoen artean gazteek astebururo bizi duten egoeraz ezer ez baldin badakite?
    – Gazteek ondo dakite arazoak daudela. Bizilagunak kokoteraino daudela. Hainbat bilera egin direla…

    3. Gazteak eta emakumeak? zergatik ateratzen duzu emakumeen gaia? Ez dut ezer ulertzen!

    4. Kokapen berria behin behinekoa da.

    5. Gazteen aurkako erasoa? Arazoa ondo ulertu ez duzula iruditzen zait. Bizilagunak dira erasotuak guzti honetan. Gogoratu gazteak zerbitzuaz gozatzen jarraitu ahal izango dutela aurrerantzean. Ez dut gazte erasoturik ikusten duzti honetan.

    Oposizioak argumentu ahul xamarrak defendatzen ditu Gobernuari aurre egiteko…

    • Kaixo Aimar;

      1 – Arrasateko hospitalea Zumarraga edo Mendarora eramaten dutenean “lekualdaketa” deituko diogu?
      2 – Guraso batzu daude inplikatuta baina eta beste batzuk ez? gurasoekin elkartzeko (denak) edo soilik inplikatutako gurasoekin elkartzeko saiakerak? Gazteek, denak? bizilagunak, denak?
      3 – Emakumeak atzo Zinegotzi batek sartu zituen gai honetan, aldizkari hontan.
      4 – Behin behinekoa bada, zelan egon daiteke ba behin betikoa zalantzan?
      5 – Ez nuke erasoa bezalako hitz potoloa esango, baina bai gazteekiko ardura eza, ala ere, gehien larritzen nauena beste hau da; iruzkin askotan “gazte”ei, horrela, modu orokorrean, denei, ematen zaien tratu berdina. Alako orokortzeak sarritan errepitakatu dira iruzkinetan, eta orokortze hauek beste kolektibo batzuei aplikatuko baziren (langabetuei, etorkinei, ijitoei, argalei, emakumeei, …) kristona montauko zen, errespetu eta arreta pixba bat izan dezagun beraz gazteak orokorrean apaitzerakoan. Hori esanda gero leku aldaketa ondo aztertu eta bideratu baita bizilagunei lasaitasuna bermatzearen aldeko lana egin beharko da.

      • Ospitala Zumarragara aldatzea, gaxtetxokoa zigarrolara eramatearekin zelan konparatu leike?
        Pablo Urangatik Zigarrolara asko jota 10 minutu dira oinez..
        Erdikaldean orduan ni ere nahi dut igerilukua izatea…

        • Ana; esaiozu hori san andres edo erguineko neska mutil bati, 10 minutu eta toki erdia duen gaztetxokora joateko.
          Piszinarako Mariak hauteskundeetan aurkeztutako proiektuari itxoin…

    • Kaixo Aimar, gobernukide edo gobernuaren lagun hori, guztia dakien eta guztiaz seguru dauen hori:

      1. Zuen bozkatzailea naiz eta Pablo Urangan bizi naiz. Baina ez nago 60 sinatzaile horien artean. Itxieraren kontra nago.
      2. Ondo ezagutzen dut arazoa bizilaguna naizelako. Eta gauza bat garbi dakat. Gazteguneko benetako erabiltzaileak ez dira arazoa. Bizikidetza arazoa bertara hurbiltzen diren eta etabiltzaileak ez diren, mutiko gaiztuak dira. Seguruenik zaharragoak direnean, beste gazte batzungatik kejauko direnak. Gazte denek ordaindu behar dabe gutxi batzuen jarrera?
      3. Kulturate kanpoan dauden mutiko batzuk bizilagunekin arazoak eukitzen badabe liburutegia itxi eta zerbitzuak Santamañakoan jarraitzen dabela esango duzue? Benetan?
      4. Zerbitzua berdina den edo ez erabiltzaileek esango dabe: primero de empresariales
      5. Gobernu bezala zerbait esateko badaukazue ez egin ridikulua foro hauetan. Eman aurpegia eman behar den lekuetan, edo notizia, iritziak… publikatu alderdiaren izenean.
      6. Espabilatu, herri erdi kontra jarri behar zaizue horrelako txapusa eta inprobisazixoekin.

  2. Evarena argumentazio ahula bada, zer ote da zurea. Hara;

    1-Zerbitzua murriztu egiten da Musakolakoak ez dituelako erdigunekoak eskaintzen dituen aukera berak eskaintzen, aforo mugatuagoa dauka. Eta erdigunea itxi egin da inorekin kontatu gabe zerbitzua topera zegoelarik (PSEk esana).

    2-Zein artikuluri egin diozu kritika? Evaren artikuluan ez da aipatzen guraso eta nerabeekin bilerarik egin den ala ez dioen esaldirik. Dena den, nerabeen hitza entzuna ez dela izan nabarmena da. Alkatea haur eta nerabeekin soilik argazkietan.

    3-Mondraberri gehiago edo hobeto irakurri beharko zenuke. Edo ez al dakizu PNVk gaztetxokoa eramango duela emakume txokoa jarri nahi den tokira?
    Nik uste alkatea bera ez dela enteratzen non bizi den.

    4-Kokapena behin-behinekoa da, Mariaren hitz-KOMODINA bilakatu da BEHIN-BEHINEKO hitza. Eta gero zer? Nora doa? Emakume Txokoari lekua kentzera edo nora? Salduspekin egin duen gauza bera egingo du, hots, herriari galdetu berak (Mariak) ez duelako jakingo zer egin patata bero hauekin (eta noski parte-hartzearen izenean salduko du dena gainera!)

    5-Gazteak erasotuak dira espazio publikoa murrizten zaien bitartean, zabalik dagoen nagusien egoitza bat bapatean ixtea kolektibo horri erasotzea litzatekeen bezala. Gazte denak gaizki portatzen direla esatea, gainera, kolektibo oso bat erasotzea (kriminalizatzea) da. Bizilagunak babestu egin behar dira eta beraien deskantsu eskubide basikoa bermatu. Horregatik lokala ixteko erabakia modu delikatuan landu beharko litzateke (txatxilipurdirekin, bizilagunekin, oposizioarekin, teknikariekin…) Eta datuek diotenaren arabera PNVk itxiera ez du PSErekin ere ez landu (gobernuko beste alderdiarekin).

    Evak egindako irakurketa zuzena eta argia da. Gobernuari aurre egiteko beharrik ez dago, bera bakarrik nahikoa da bere gabeziak agerian uzteko.

    Zurekin bat nator Eva, Arrasatek ez du merezi Arrasate kanpotik agintzen dutenen gobernu hau.
    Eutsi goiari!

  3. Politikariei esango nien,artikulu gutxiago,ta Ramonek zentzunez dioen moduan mahai inguru gehiago soluzio egokiak bilatzeko.Arrasate handia da ta gauzak ongo egin ezkero,lekua denontzako egon beharko luke.

    • Hori berori eskatu ei dio bilduk alkateari eta nanainas de la txina esan diete, Ramonei be berdina esango diote eta zuri ere nahiz guztiz zentzuduna izan

    • Eta bide batez alkateak argazki gutxiago eta benetan egon behar den lekuetan egoteko. Behin eskatzen hasita…

    • Guztiz ados zurekin, politikariek Mondraberrin idazten pasatzen duten denbora dana herritar soilak direnaren gezurpean lanean pasatuko balute…
      Herritarrak inozoak ez garela jakingo ote dute?

  4. Ta gizonen txokoa noizko eta nun jarriko dute?
    Geuk ere behar dogu tokiren bat eguna pasetako ta bilerak egiteko.
    Arrasateko gizon eta gazteok ez dugu holako gobernu bat merezi!!

  5. fenomeno, oiñ gaztetxokora joan beharrean 13-14 urteko neskamutilak Paseo Arrasateko “casas” deitzen dioten arkupeetara bideratuko ditugu!!!! ederra erabakia!!!

  6. Arrasateko emakumeek eta gazteek ez dute merezi. Hau da, gizonek bai merezi dute. Benetan, gero eta urrunago nago feminismo horretatik. A ze nazka.

  7. Zerbitzua ez dela kentzen diozuenok zuen kontzientzia lasaitzeko esango duzue zeren erdiguneko zerbitzua, kendu egingo da. Zigarrolako zerbitzuak ez dugu erdiguneko arazoa konponduko. Zenbat joango dira haraino? Txikia da eta ez dira sartzen.
    Udalak ez du jakin arazoa konpontzen. Arazoa DIRUZ konpontzen da. Jarri 4 hezitzaile gehiago. Eskaini aire libreko ekintzak gazteekin txangoak eginez. Jarri beste lokal bat erdian, hangoan pilaketarik ez egoteko. Baina ez. Abixurik gabe itxi. Hori ez da arazoa konpontzea. Arazoari bizkarra eman eta kulparik ez duten gazte asko kaltetzen dira.

    Eskerrik asko Arrasateko Udala eta Pablo Urangako bizilagunei zorte on! Ez dut uste eta arazoa konponduko zaizuenik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen