Arrasateko Ekide Group-ek parte hartu du Euskal Camper Premium-en garapen eta fabrikazioan

0
843

Beheko testua eta argazkiak: Ekide Group.

Joan den astean aurkeztu zen SMART CONFORT PLATFORM 4.0 proiektua Alegria-Activity enpresaren instalazioetan. Proiektu honen ondorioz, material berritzaileak eta ekipamendu adimenduna eskaintzen dituzten 2 furgoneta-modelo sortu dira: “Maite”, Sprinter modeloaren bilakaera camperizatua, eta “Aiala”, Gasteizko Mercedesen lantegian ekoizten den V Klasean oinarritutakoa.

Ekidek Campering sektorera bideratutako ingeniaritza taldearen bitartez izan du proiektu honetan lan egiteko aukera. Zehazkiago, furgoneta horien sabaiak garatzeko arduradunak izan dira, diseinu kontzeptual, ingeniaritza, prototipatze eta amaierako industrializazioa gain hartuz.

Izan ere, Ekidek, Campering sektorera bideratutako sailari esker, aparteko kalitatezko sabai jasogarrien diseinu eta ekoizpeneko zerbitzu integrala eskaintzen du, puntako autokarabana-ekoizle eta Europako ospe handiko camperizatzaileei zuzenduta.

Ekiderekin batera, Obekinematics powered by Hettich, Industrias Químicas Irurena, Maier, Optimus3D, Rotobasque eta Segula Technologies enpresek parte hartu dute, Alegria-Activity-ren gidaritzapean.

Ekide aurkezpen-ekitaldian gainontzeko enpresa eragileekin batera izan zen, tartean proiektua sustatu duten enpresetako arduradunak, Arantxa Tapia Ekonomia Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburua, eta Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusia, zeinak mota honetako proiektuek gure lurraldean duten garrantzia azpimarratu zuen.

Informazio gehiago: https://www.ekide.es/eu/euskal-camper-premium-berriak-aurkeztu-dira-ekide-group-en-parte-hartzearekin/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen