Arrasateko EHEk salatu du “udaltzain batzuek euskararekiko duten jarrera”

12
1613

Testua eta irudiak: Arrasateko EHE.

Arrasateko EHEk gure herriko udaltzain batzuek euskararekiko duten jarrera salatu nahi du. Kalean lanean dabiltzanean haien arteko elkarrizketak entzutea besterik ez dago darabilten hizkuntza nagusia zein den jakiteko. Gehienak gaztelera hutsean aritzen dira eta lehen hitza ere ez dute euskaraz egiten; portaera hori ez zaigu onargarria iruditzen.

Udaltzain postua lortzeko euskarako B2 maila izatea ezinbesteko baldintza dute, baina hori gero ez da beraien jardunean islatzen. Herrian euskararen alde antolatutako jardunaldi eta ekintzetan parte hartu izan dute; euskararen erabilera areagotzeko zenbait konpromiso sinatuz. Hala ere, argi ikus genezake horietako askori zenbat iraun zion konpromezu horrek, zeinen azkar ahaztu zuten. Ez ote da hori herriaren aurrean haien burua zuritzeko modu bat?

Jakin badakigu udaltzain batzuek euskararen alde egiten dutela, baina, tamalez, gutxiengoa dira. Horien errespetuzko jarrera eskertzen dugu, dena dela, gainontzeko udaltzainek duten jokaera aldaketa beharrezkoa da.

Udal langile diren neurrian, eta kalean duten presentzia handia dela kontuan hartuta, Euskaraldia baliatuta hizkuntza ohiturak aldatzea eskatzen diegu, euskarak herrian merezi duen lekua izan dezan.

Arrasateko Euskal Herrian Euskaraz

12 IRUZKIN

  1. Baina ze demontre!!!!
    Nahiz eta euskarazko bigarren perfila eskatu, beraien artean nahi duten hizkuntza erabil dezakete. Beste kontu bat da,herritarekiko hartu behar duten jarrera.
    Zuen pentsakera horrekin, hurrengo pausua beraien artean zertan hitzeginten duten gaia kontrolatuko duzue.
    Askatasun pixka bat, MESEDEZ!!!

  2. Lotsagarria.
    Lotsagarri iruditzen zait besteak erabiltzen duten hizkuntza kontrolatzea eta kritikatzea.
    Gogoratzen dut, duela urte batzuk, españiar general bat euskera kontrolatu eta debekatu zuela…. guk berdina egingo dugu???
    Bere lana ondo egitea inportanteagoa dela uste dut!!

    • Zapaldutako hizkuntza bat zapaltzailearekin konparatzea oso interesgarria da. Bi hizkuntzak egoera berdinean egongo balira, ez zen arazorik egongo, baina zoritxarrez, euskaldunon hizkuntza eskubideak ez daude bermatuta…eta ikusten denagatik batzuei ez zaie asko axola.

      Horrez gain, ez nahastu “kontrolatu” eta “salatu” hitzak. Herri euskaldun bateko langile publikoak dira, kalera begira lan egiten dutenak. Beraz, beraien jarrera ezin da edonolakoa izan!

      Azkenik, euskararekiko duzun jarrera bigarren mailakoa bada, zergatik hartzen duzu parte euskararen aldeko ekimenetan (Euskaraldia, euskararen eguna etab.)?

  3. Udal langileak badira eta udalak konpromezua hartu badu euskararen alde, euskeraz jardun beharko lukete lanean, beren lana jendearen aurrekoa denez, gainera. Lanetik kanpo egin dezatela nahi dutena.

  4. Udaltzaingora Arkautekumeak doazenetik gaztelera jaun eta jabe bihurtu da. Ez dot ulertzen nola Udalak lanien hasi aurretik ez dotsien elkarrizketarik eitten euskaraz jarduteko gai diren edo ez konprobetako. Eta gai ez den hori, nahiz eta titulua eduki, kanpora!!!

  5. Baina hau zer da??
    Beraien artean nahi duten moduan hitz egingo dute, frantsezez egiten badute ere zer???
    Beste gauza bat da, herritarrak euskeraz hitz egiten badie eta lanean badaude herritarrari euskeraz egin beharko diotela, honek bere eskubidea duelako, baina beraien artean??

    Ala, ikusten da aspertuta zabiltzatela…

  6. Zer iruditzen BAZeko langileak beraien artean erderaz, hirigintzakoal, emakume txokokoak, liburutegiloak? Danak beraien artean gaztelaniaz eta gero gu agertzean ba euskeraz. Nik nahiago beraien artean euskaraz badabitz eta euskaraldira agertzen badira

  7. Kasu honetan, kontrolatzea eta “salatzea” da. Artikulu hau publikatzea “salaketa” moduan hartuko dugu? Edo udaltzainak berriro “kandelero” jartzea da?? Ez dakigu Udaletxeko beste sailetan beraien artean erderaz hitzegiten dutela ala ez badakigu??
    Beraiek, beraien artean ze hizkuntzan hitzegiten duten jakitzea “kontrolatzea” da, esparru pribatu batean daude.
    Norbera libre da ze hizkuntzan hitzegitea.
    Bost axola beraien artean ze hizkuntzan egiten duten eta zertan hitzegiten duten bere lana ondo egiten badute.

    • 1.Udal langile bat, lanean dagoenean (kalean, udaltzainen egoitzan…) ez daude esparru pribatu batean. Esparru publiko batean daude, zerbitzu publiko bat ematen eta publikoari begirako lan ardurarekin. Beraz, ezin dute nahi dutena egin.

      Onargarria izango litzateke irakasle bat ikasgelan gazteleraz aritzea?

      2. Argi dago zuri ez zaizula axola zein hizkuntzatan hitz egiten duten udal langileek lan orduetan, beraien jarrera justifikatzen zabiltza eta. Oso gustora eta eroso sentituko zara horrelako egoeran. Hurrengo pausoa zein da? udaltzain onak edo udaltzain euskaldunen diskurtso barregarria egitea?

      • Argi dago zure pentsakera horrekin, zer pentsatu, zer esan eta zer egin behar dutela guk erabakiko dugula. Pentsakera horrekin atzera bueltatzen garela.
        Bai, berdin zait zer hizkuntzatan hitz egiten dutela beraien artean bere lana ondo egiten badute, udaltzainak, arkiektoak edo administrarla izan. Beraien soldata ze hizkuntzan hitzegiten dutela ez du zerikusirik, bere lana ondo egitea baizik.
        Beraz, eta zure galderari erantzuteko, nahiago dut bere lana ondo egiten duena, bakarrik euskeraz hitz egiten duen beste bat baino.

        • Ai ama, Z lotsagarria! Zure planteamenduan ez duzu posible ikusten euskaldun bat bere lanean oso ona izan daitekeenik!! Zure hitzek zuzenean gutxiesten gaituzte euskaldun guztiak!!!!

          Gero euskararen alde zaudela esango duzu! Gure altxorra dela! Baina baina! Z da hau?!?! Hori bai, euskara bigarren mailako hizkuntza izaten jarrai dezala….

          Nik kalitateari buruz hitz egiten dudanean hizkuntza ere kalitate irizpide bezala jartzen dut! Ezin zara langile publiko on bat izan zure jarrerak euskara bigarren mailan uzten badu euskara! Dirudienez, euskaraz hitz egiten dugunok, beti besteak baino gutxiago izan behar garela! Lotsagarria da horrelako diskurtso zapaltzaileak eta marginatzaileak entzutea! Hipokresia!

          “Habla esa lengua, pero a mí no me jodas. Eso sí, si tú te jodes, a mí me la suda” diskurtsoa da. Askatasunaren hitza erabiltzen duzu, baina ez zaizu inporta euskal komunitatearen egoera! Zuk ere txikitzen gaituzu!

          • Ez dut hizkuntza txikitzen, ezta gure kulurs eta altxorra.
            Bakarrik nabil esaten libreak garela gure inguru pribatuan ze hizkuntzatan berba egitea. Beraiek, libreak dira erderaz, frantxesez edo ingeleses hitz egiteko. Euskaldun bat urbiltzerakoan euskeraz hitz egin dezaten, erderdun bat urbiltzerakoan, erderaz, simplea da. Gero beraien artean nahi duten hizkuntzan hitz egin dezaten.
            Nik egiten dudan enpresan (publikoa) ez daukagu honelako arazoak, libre gara guk erabakitzeko.
            Beti gaude askatasunaren alde, orduan besteak libre izatea utzi dezagun.

Utzi erantzuna Herritar bat.(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen