Abenduaren 6an izango da nazio mailako mobilizazioa ‘Euskaraz bizitzeko… Euskararen Errepublika’ lemarekin. Izen-ematea zabalik da Irati tabernan.
Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Arrasateko EHE.
Arrasateko Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatuta, joaneko bidaia Okorotegi ondoan abiatuko da arratsaldeko 15:30ean.
Durangoko manifestazioaren goiburu osoa ‘Euskaraz bizitzeko… Euskararen Errepublika’ da. Mobilizazioa arratsaldeko 17:30ean izango da Landako gunetik hasita. Itzulerako autobusa Durangotik gauerdiko 00:30ean abiatuko da.

1000 kontagio baiño gehixau egunian eta hemen batzuk manifak eta parrandak antolatzen. Gero negar Ingou konfinamentu Bat ezartzen bada. Ai ene.
AI ene! Ai ene!
Ai ene zure tontakixak aguantau biharra egunero. Sartu escafandra bat buruan eta irten kalera gozokixak erosteko edo lanera Juteko, baiña bestioi itxi pakian.