Arrasateko EH Bilduren lagun ugarik Iruñean Aberri Eguna ospatu dute

0
2532

Arrasatetik gaur goizean bi autobus abiatu dira hiribururantz Aberri Eguna ospatzeko, ‘Maite dugun herria’ goiburuarekin.

Argazkiak: EH Bildu.

Euskal Herria Bilduk ohi duenez Iruñean ospatu du nazioaren eguna, eta Arrasatetik antolatutako bi autobusak gaur goziean abiatu dira Zalduspetik.

Eguerdian arrasatear ugarik manifestazioan parte hartu dute, horien artean Maider Morras Azpiazu alkategaiak.

Arratsalde partean Arrasateko bi taldek kontzertua eman dute Gaztelu plazan: Arkada Social eta La Furia. Bertan ere Iruñerriko The Trikiteens taldea aritu da.

EAJ-PNVek ere Aberri Eguna ospatu du, Bilbon ohi duenez. Halaber, EH Baik eta Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleek gauza bera egin dute bi eguneko egitarauarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen