Arrasateko EH Bilduren iritzia asteburuan izandako bi gertakariren harira [Testua: EH Bildu]

29
3702

Asteburuan izandako bi gertakariren harira iritzia eman gura du Arrasateko EH Bilduk.

Alde batetik, herriko batzokian Patxi Ruizen egoera salatzeko egindako pintaketa dela eta, iruditzen zaigu haserrea eta gaitzespena eragiten dituzten horrelako ekintzek ez gaituztela bizikidetza lortzeko bidean jartzen eta ez datozela bat garaiek eskatzen dituzten lan moldeekin, are gutxiago langile familia baten kaltetan bada.

Arrasaten bizikidetza eta normalizazio demokratikoaren alde lanean jarraituko dugu herritarrek sufritu dituzten eta sufritzen ari diren eskubide-urraketak erabat desagertu arte. Bide horretan, denon parte hartzea eta elkarrekin pausuak ematea beharrezkoa da. Eta xede bera duten guztiekin elkarlanean jarraitzeko borondatea eta konpromisoa berresten dugu.

Gertaera horren harira, politika penitentziario ankerra salatu behar dugu, presoen eskubide oro urratu eta osasunean eragin larriak baititu. Politika horrek mina eta sufrimendua eragiten jarraitzen du gure herrian eta gose greban dagoen Patxi Ruiz preso politikoaren egoera horren adibide da. Gatazkaren konponketarako bidean, preso politiko guztiak lehenbailehen etxera ekartzeko eskatzen dugu bide batez, gaurko egunean aipamen berezia merezi duelarik maiatzaren 13an buruko isuria izan zuen Julen Atxurrak, isuria izan eta gero ere oraindik Puerto-I kartzelan daukatena.

Bidenabar, esan, Patxi S.O.S. dioen pintaketa bat gaitzesteko publikoki eskatzen dutenak ez ditugula ezer esaten entzun Audiencia Nacional delakoak ehundik gora Herriko enbargatzen hasi dela jakitean, justizia faltaren beste adibide garbi bat jartzearren.

Bestetik, adierazi nahi dugu larria iruditzen zaizkigula zapatu goizean Ertzaintzak buru osasuneko arazoak dituen herritar bat gerarazteko erabili zituen moduak. Tentsio handiko egoera batean egonik ere, kotxearekin harrapatuz, gizonaren bizitza arriskuan jarri zuten eta onartezina da. Iruditzen zaigu Arrasateko Udalak azalpen formal bat eskatu beharko liokeela Eusko Jaurlaritzako Barne Sailari. Eta, nahi genuke Arrasateko PNVk inor iraintzen ez duen pintaketa bat salatu duen irmotasunarekin kuestionatzea arrasatear baten bizitza arriskuan jarri duen jokabide poliziala.

29 IRUZKIN

  1. Bilduk egindako adierazpenen arira…
    Seguro al zaudete pintaketa horrek ez duela iñor iraintzen?
    Lotsagarria iruditzen zait zuen postura. Bakoitzak bere iritzia izan dezake egungo preso politikoen egoeraren inguruan, hor ez naiz sartuko. Baina herritar moduan ez daukat horrelako pintadak jasateko beharrik. Bakoitzak bere etxean egin dezala nahi duena baina toki publikoetan eta batez ere, familia duin batek daraman negozioa batean, inoiz ez!

    Zapatuko gertakariari buruz… suposatzen da Ertzaintzak formazioa jasotzen duela horrelako egoerak kudeatu ahal izateko. Zuek hobeto egingo zenuten ezta?
    Ezin dituzue Ertzainek egiten dituzten mugimentu guztiak kritikatu.
    Ez duzt uste zuen lana nola egiten duzuen iñork kritikatzen duenik, ezta?

    Dena politizatzen duzue. Horrela ez duzue ezer lortuko.

    • Langileen protestak izan zirenean gaia politizatu egin zen eta horrek langileen eskubideen karta osatzea ekarri zuen.

      Emakumeen egoera politizatu zenean, plazak bete ziren eta emakumeen egoera politikaren erdigunean jarri zen. Politizazioaren beste adibide argi bat.

      Pentsionistekin gauza bera gertatzen ari da, arazo indibidualak arazo kolektibo bilakatzen direnean “politizatu” egiten dira. Eta arazo sozialak, etxeetatik atera eta kalera ateratzen direnean, hau da, publiko egiten direnean bihurtzen dira politiko.

      “Ez politizatu” dioenak, hau esan nahi du: Ez hitz egin gai horretaz niri publiko egitea ez zaidalako interesatzen.

      Gai bat politizatzea gauza txar bat bezala ulertarazi nahi dute batzuk, eta ez, politizatzea arazo pribatu bat publiko bihurtzea besterik ez da.

      Niri pintaketak ez zaizkit gustatzen, baina gutxiago EAJk presoen senideek egin behar dituzten kilometroez gordetzen duen isiltasunaz. Motxiladun haurrek jasaten duten sufrikarioa… eta EAJk badaki lege injustu batzuk pairatzen ari direla, baina ez dira pintaketen aurrean bezain irmo azaltzen.

      Pintaketa batek ehunka familiaren egoera injustua baino kondena gehiago sortzeko gai bada, ez da gaia politizatu delako, publizitateak politikari lekua kendu diolako baizik. Politizazioak eztabaida dakar, marketingak ideien salmenta hutsa dakarren bezala. Arrasate da adibiderik argiena.

      Pintadak amaitu eta presoen gatazka ebazten denean, bizikidetza gertuago egongo da, duda gabe. Bi eskaera hauetan ez dagoenak, ez du bizikidetza goraipatzen, konfliktoa eternizatzeak ematen dizkion fruituaz baliatzen ari da.

  2. Zapatuko gertakariari buruz diozuena oso errexa da, polikikoki zuzenena delako. Oso errexa, kritikatu eta gustora geratu.

    Esan, zer egingo zenukete zuek horrelako egoera batean? Piterrek bezala, psikologo bati deitu, bitartean tipoa labanakekin bere burua gehiago zauri dezan utziz? Ala agian bizpairu tiro belaunean labanak jaregin ditzan? Edo errosario bat kantatuko zeniokete gizonari agian? Ez dakit, azaldu.

    Oso errexa da besteen lana kritikatzea, batez ere alternatibarik proposatzen ez denean. Udaltzain/ertzainek ezin dute beraien burua arriskuan jarri ezer gabe bi laban erraldoi dituen norbaiti gerturatuz. Distantziatik gelditu behar dute. Hori Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan tiroz konpontzen da. Tiro, ta fuera! Hemen, zorionez, ez. Gizona bere burua zauritzen ari zen, eta beraz ez zegoen denbora askorik galtzeko. Zerbait egin beharra zegoen, eta ziurrenik momentuko baliabideekin egin zitekeen gauzarik onena hori zen.

    Egin zitekeen hobeto? Ba ziur aski bai. Guztiok egin dezakegu hobeto gure lana, ala?

    Ez itzazue gauzak nahastu. Indarkeria poliziala oso bestelako gauza da. Kasu honetarako jarri zaitezte egoera horretan, momentu horretan, baliabide horiekin. Egingo al zenukete hobeto?

  3. Munizipalen ta ertzaintzaren lana kritikatu eta desakreditatu, herriko pintaketak babestu, gure herriko lapurrak tribunaletan defendatu….Maider Morrasek gure herriko alkatea izan nahi zuen?

    • Kotxe polizialarekin herritar bat arrapatzea, zalantzan jartzea ez zaizu gustatzen. Krisi sanitarioan alkatea desagertuta egotea, normala da oso. Horrela dago herria, hankazgora.

  4. Eh Bildu utzi poliziaren lana kritikatzea, horrelako egoera batean eta momentuan zeukaten baliabideak ikusirik bi laban erraldoi dituen tipo bat gelditzeko udaltzain zein ertzainek ezin dute beren burua arriskuan jarri persona detenitzeko. Deskarga elektrikodun Taser pistola batekin adibidez errezagoa izango litzateke, baina tamalez ez dute horrelako baliabiderik. Horrelako kasuetarako zein da zuen alternatiba? Hurrengorako nahi baduzue eman zuen telefonoa eta kaletik labanekin zauritzen dagoen pertsona bat ikustean poliziari deitu beharrean zuei deituko dizugu ea nola konpontzen duzuen egoera.

    • Jose, eztabaida honakoa da. Beste era batera jokatzerik bazegoen? Kotxe polizialak bortizki arrapatzen du eta egia da egoera ez zela erraza. Udaltzainen jokaera non kritikatzen du testuak?

      • Noski badagoela beste era batean jokatzerik, baina ez momentu horretan zituzten baliabideekin. Oso simplista iruditzen zait detentzioko bideoan bakarrik oinarrituz horrelako testua ateratzea Ertzaintzaren lana desakreditatuz, beste bideo askotan ikusi daitekeen moduan Musakolatik Elmara bidean etengabe zaiatu zirenean psikologo lanak egiten egoera modu honean bideratzeko helburuarekin.

  5. Nik komunikatu hau egin dutenei,bigarren puntuari dagokionean,esango nieke zoritxarrez bizitza normala ez dela zientzia fikzioa, hau da,pelikula batean halako egoera baten aurrean,superheroi bat agertuko zen eta “por arte de magia”segundu pare baten barruan egoera kontrolatuko zukeen,edozein teknika harrigarri erabilita denon harridurarako…Baina noski,bizitza normalean halako superheroi bat aurkitzea”txungo”.Irudietan hainbat udaltzain ta ertzain ikusten dira,ez bakarra,ta erabaki hori hartu bazuten momentu horretan beste irtenbiderik aurkitu ez zutelako izango zen,dozena bat behintzat baziren,ta ez dut uste denak oker ibiliko zirenik.Norbaiten lana kritikatuz gero, behintzat jarri zuen iritziz nola jokatu,horrelako egoera bat berriz gertatuz gero,agian baliagarria izango da beraientzat hurrengo baterako.

  6. Zapatuko gertakariaren harira, EH Bilduk benetako gobernu alternatiba izan nahi badu horrelako irakurketa infantilik ez egitea eskatuko nioke. Herri, auzo edo nazio bat gobernatu nahi badozue, lehendabizikoa egoera ezagutu eta egoera horri aurre egiteko zeintzuk baliabide daukazun kontutan hartu ditzazuen eskertuko notzuen. Eta zapatuko gertakari horretan gehiegikeri poliziala ikusten badozue, benetan, beste mundu batean bizi zaretela uste dot.

  7. Psikologo moduan esan nahi dut horrelako kasuetan egin behar den lehena pertsona horren eta arriskuan jarri duen edonorren bizitza zalbatzea dela. Hor dagoen bideo zatia bakarrik ikusita kritika egitea, nire ustez zentzugabea da, ez dakigulako nola izan zen prozesu guztia.
    Bai ertzainek eta baita udaltzainek ere formazio nahikoa daukate horrelako kasuei aurre egiteko, eta momentuko erabakia hori izan bazen, beraien ustez egokiena zelako izango zen. Oso larria iruditzen zait alderdi politiko batek bideo zati bat bakarrik ikusita horrelako nota bat publiko egitea.

  8. Pertsona bat automobilakin harrapatzea ez da bere bizitza salbatzia, Amaia, baizik eta arriskuan jartzea. Hori esaten dau EH Bilduk. Eta hori egixa da. Ziur nau badazela beste metodo batzuk pertsona bat erreduzitzeko. Gasak, sareak… Gizona denbora asko ibili zan kalez kale bi kutxilokin, bideo asko zabaldu die, ez bakarra, eta ertzainek denbora izango zuten baliabide horreik eskatzeko. Udaltzainek ez, seguramente, oso prekario dabitzelako. Nire ustez egoerak gainditu egin zituen poliziak baina horrek ez dau justifiketan edozein modutan esku hartzia. Garai txarrak bizi dittugu, hori hola da, baiña gizarte demokratiko baten poliziak ezin dau edozer gauza ein eta holako aktuaziñuak ondo eta normal ikuksten baditxugu edozer gauza onartzeko prest gazen seinale. Gustatuko jaten jakitxia ze pentsatuko zenuten inguruko norbaitx izan bazan gizon hori. Txalotuko zeuen harrapaketa?

    • Edurne, guztiz ados nau zurekin Estatuan boteria oso arriskutsua izen leikela esaten dozunien. Botere hori kontrolpeien euki biher da, zalantza barik gaiñera. Baiña egoera hau desberdiña da, hau ez da errepresiño kontu bat.

      Momentu batez ahaztu zaitxez hor egon dienak poliziak diela, eta imagiñau alboko bizilagunak diela. Zer ingo zeuke zuk, tipua bere burua zauritzen baldin badabil? Seguruenik edozein pertsonak holako zeozer ingo leuke. Antzerako zeozer. Ez dau aukera askorik.

  9. Batzuk diote poliziek baliabide asko dituztela, beste batzuk ordea baliabiderik ez dituztela.

    Proportzioz jokatu zuten? Ikerketa eskatzea ez da onuragarria denentzat? Momentu baten polizien bizitza arriskuan egon zitekeen moduan, bere onetik aterata zegoen herritarraren bizitza ere jokoan egon zen kotxearekin arrapatzen dutenean.

    Ikerketa bat eskatzea, ona da guztiontzat. Beharbada baliabide eskasiak daudela ondorioztatuko da, formazio beharra ala beste konturen bat. Beharbada modu proportzionatu baten jokatu zela ondorioztatuko da.

    Denok jarri gara poliziaren tokian, baina biktima edozein izan zitekeen, kontuan edukita arazoak zituela. Zure adiskidea kotxez arrapatu izan balute, ez zenukete gutxienez argitzea eskatuko?

    • Ez, nik ez nuke eskatuko. Baliabide publikoak ez dira infinituak, batez ere garai latz hauetan, eta beste gauza batzuetarako beharrezkoagoak dira. Kasu honek ez du gehiagorako ematen. Ikerketa eskatzea ona dela diozu, eta bai, ados, baliabide infinituak bagenitu. Baina ez ditugu. Ikerketak egin, milaka egin daitezke edozein gauzari buruz. Ikusi dugu zer gertatu den, eta ez zaio buelta gehiagorik eman behar. Poliziak ez du inor jipoitu iritzi bat emateagatik, edo manifestatzeagatik, etc. Irakurri dezagun zein den egoera, faborez.

      Poliziak ez du larregiko bortizkeriarik erabili. Egoera larri baten aurrean modu azkar batean erantzun beharra zegoen, gizajoak bere burua larriki zauritu aurretik. Gizonak ostia elegante bat hartzen du, besterik ez. Ez dezagun exageratu. Txirrindularitzan gabiltzanok hori baino dezente handiagoak hartutakoak gara.

      • Estatuak (eta poliziak) bortxaren erabileraren monopolioa duelako, poliziak bortxa erabiltzen duen bakoitzean ikerketa egitea exijitzea zilegi da. Herritar orok (bai, osasun psikologikoak dituenak ere) ez du inolaz ere poliziaren bortxa desproportzioz jasotzeko biderik.
        Zer gertatu zen jakiteko azalpenak behar dira eta ez bideoak (ados, jendeak dioenarekin). Ba hori, alkateak eska ditzala azalpenak, horretarako da eta alkatea.

        • Guztiz ados esaten duzunarekin, Estatuaren boterea kontrolpean eduki behar da beti. Horren inguruan ez dago diskusiorik. Kontua zera da, kasu hontan ez garela errepresio kontu bati buruz hitz egiten ari. Egoera oso bestelakoa da.

          Edurneri esan diodan bezala, ahaztu zaitez momentu batez polizia aritu dela pertsona hori erreduzitzen, eta imaginatu bizi lagun batzuk direla. Gizajoa bere burua zauritzen ari da. Zer egingo zenuke? Nire ustez, antzerako zerbait.

          • Poliziak bortxa erabiltzen du, bortxa legala. Legala izateari uzten dio desproporzionatua delako. Zure lagunak, zuk diozun moduan lagunak dira. Lagunek lagunei emango die erantzun bat, baina profesionalak erantzun profesional (eta kasu honetan publiko bat) ematea beste kontu bat da.

            Lagun bati laguntasuna eskatu behar zaio, profesional bati profesionaltasuna. Ezin dira parean jarri, onartuta egoera oso zaila izan zela polizientzat.

            Bortxaren proportzionaltasunaz ez zuk ez nik ezin dugu ebatzi, hori profesionalen kontua da. Eta hori alkateak eskatu behar du, herriko agintari gorena den heinean.

          • Orain pentsatu zuk proposatutakoa gertatzen dela. Zer gertatuko zen hurrengo bost minututan? Atxilotua eta epaiketaren zain.

        • Uste dozu poliziak bortizki jokatu zuela? benga ia!
          Gai horrekin ataskatuta zaudete, dana ez da bortizkeria…

  10. Egoera zaila zela bai, udaltzainen jarrera ezin hobea ere bai, baina ertzainaren arrapaketa hori defendatzea ez zait ondo iruditzen. Bortitza izan zen eta hori inork ezin du ukatu.

    Halaere herria ez dago ondo, udal gobernuan daudenak promesa asko egin zituzten hauteskundeetan eta egoerak berdin dirau. Pena bat da, aste buru honetan izan dira gertaera asko. Politikoei ere erantzunkizuna eskatu behar zaie. Ubarretxenaren hauteskundeetako hitzetan dena konponduta zegoen…….

    • Ez saiatu orain konpontzen, udaltzainen lana baloratzen ez duzuela badakigu ta. Ta hurrengorako sinatu zure benetazko izenarekin Maider.

      • Zuen lana baloratzen da baina zuetako asko, nire ustez, ez daude prestaturik horrelako lana izateko. Udaltzain edo ertzaina izatea ez da tontakeri bat. Lan horretan dabiltzaten askok goitik begiratzen zaituzte. Ez hori bakarrik, askotan ezin da beraiekin hitz egin. Arrazoia dute eta punto. Haiek legea dira eta isiltzen ez bazara isuna. Sentitzen dut hori esatea baina kasu askotan horrela da eta begi propiokin ikusi ditut egoera desatzeginak eta jokoz kanpokoak.

  11. Publikoari begira daudenak kritikaerrazagoak dira: ertzainak, udaltzainak, baina baita dendari, tabernari eta arrasateko alkatetza eta oposizioko kideak… Denok egiten dituzte akatsak, baina horregatik ez dut esango denak berdinak direnik, generalizatzea oso arriskutsua da.

    Ez zait gustatzen horrelako gertaerak elektoralismoa egiteko erabiltzen direnean, are gutxiago arrasateko kolektibo baten aurka doazenean. Udaltzainak EH BILDU alkatetzan zegoenean hobeak ziren? Orain PNV alkatetzan dagoela txarrak bihurtu dira?

    PNV ere ez da atzean geratzen, betikoa EH BILDUri leporatzen. Konfrontazio politikoa beharrezkoa dute PNV-EH BILDUk, eta hortan dabiltzate, bestea ondoratu nahian, kosta ala kosta eta iraganeko mezu berdinetara bueltatzen… Batzutan uste dut Arrasaten ez garela madrideko cuesta de san jeronimoseko zirkuaz asko ezberdintzen.

    • EH BILDU-ri bozkatzen dotzan bati ezin zaio ondo irudituko Ertzantzaren jarrera? PNV-ri bozkatzen dotzan bati ezin zaio gaizki iruditu Ertzantzaren jarrera? Politizatuak bizi gara, eta hórrela doa dena…

  12. Politika da Mariak egin duena argazki guztietan agertzeko afan horrekin.

    Udaltzainek lan ona egin zuten, berarekin hitz egin guran. Kotxearekin harrapatzea ez dakit ba oso profesionala den.

    • Udaltzainek lan ona egin zutela… barkatu baina pertsona bat edo bi nahikoak ziren. Bideoan ia nire ama ere agertzen da berarekin hitz egiteko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen