Arrasateko EH Bilduk Udal-hauteskundeetarako zerrenda aurkeztuko du larunbatean

0
1361

Hitzorduan gonbidatu izango dute Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako Hautagaia.

Testua: Arrasateko EH Bildu.

Arrasateko EH Bilduk datorren maiatzaren 28an egingo diren udal hauteskundeetarako zerrendakideak aurkeztuko ditu datorren zapatuan, apirilaren 1ean, eguerdiko 12etan, Kulturateko Klaustroetan. Ekitaldi irekian zerrendako hautagaiak aurkezteaz gainera, hitza hartuko dute Maddalen Iriarte Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko hautagaiak eta Maider Morras Arrasateko alkategaiak.

2023-2027 legegintzaldirako talde konprometitu eta profesionala osatu du EH Bilduk, helburu jakin batekin: Arrasate anbizioz eta gogoz biziberritzea. Esperientzia eta berritasuna uztartzen ditu zerrendak, eta datozen urteetan etorriko diren eraldaketei erantzuteko konpromiso osoa erakutsi dute, herriarekin eta herritarrekin elkarlanean jauzi politiko bat emateko.

Honenbestez, ekitaldi honekin, hasiera emango dio Arrasateko EH Bilduk kanpainari, eta azken urte eta hilabeteetan egindako lan guztia balioan jarriz, ilusioz eta indarrez ekingo dio Arrasate berpizteko erronkari.

Lehen urratsa, Herri Batzarra

Ekitaldi irekiaren aurretik, goizeko 10:30ean, koalizio soberanistak Herri Batzarra egingo du Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Hauteskunde erronkei erantzuteko konpromisoak zehaztu eta herri programaren atalak landuko ditu, besteak beste. Herri Batzarrean zein zerrendaren aurkezpen ekitaldian parte hartzera dei egin die Arrasateko EH Bilduk proiektuarekin bat egiten duten bilkide zein norbanako guztiei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen