Maider Morras Azpiazu proposatu du alkategai EHBilduko Politika-mahaiak

10
1311

Beheko testua: Arrasateko EH Bildu. Argazkia: MB artxiboa.

Datorren urteko maiatzeko udal hauteskundeei begira, alkategaia aukeratzeko prozesuan murgilduta dago Arrasateko EH Bildu, eta bertako Mahai Politikoak Maider Morras Azpiazu proposatu du alkategai izateko. Bestelako hautagairik aurkeztu ezean otsailaren hasieran berretsiko du proposamen hau militantziak.

Herrikoia, gertukoa eta langilea, Maider Morras Azpiazuren hautagaitzak esperientzia eta ezagutza eskaintzen dizkio herriari eta, ezkerretik eta jendartearen arazoekin konprometituta, arrasatearron bizitzak hobetzeko etengabe lan egingo duen talde oso bat gidatzeko hautagai ezin hobea da. Hau guztia EH Bilduren balioekin bat eginez, talde lana oinarri, herritarrekin eta eragileekin batera, udala herriaren zerbitzura jarriz.

10 IRUZKIN

  1. Maiderrek badauka proiektu bat Arrasaterako: Funtzionari kopurua gehitu, munipei diru gehiago eman, diru publikoa xahutzeko erakundeak sortu ( gureztatu,andredetan Arrasatek hezi …) baina niri ez zait gustatzen. Argi daukat Arrasateri ez zaiola komeni bere kandidaturak boto asko lortzea. Oposizioan hobeto dago.

    • Ba badakitzu 2027xan aurkeztu zure burua hautagai PNVkin juteko. Lehengoko neurria sozialisten autokarabanak debekatzia.

      Portuondo Arrasateko salbatzailea.

    • Hurrengo urteei eta Arrasatek dauzkan erronkei begira Maria ere ez da ba Arrasaterentzat aurerarik onena. Aurretik ere pentsatuta zeuden proiektuak inauguratzea oso ondo dago, baina arlo ezberdinetan aurrera begirako oinarri batzuk eraikitzea ezinbestekoa da. Eta hemen ez dago ez asmo ez planik. Nola dago hezkuntzaren gaia?Zein da merkataritzaren egoera?Gazteek ze alternatiba dauzkate?Etxebizitza ere gero eta garestiago…
      Postal ederra izango da Arrasate, baina mami eskasekoa.

  2. Bilduk eta PNVek proiektu español bera defenditzen dute txapel desberdinekin… kooperatibak, megaproiektu eolikoak, covideko neurri errepresiboak, polizia gehiago herrian, etorkinen etorrera masiboa, urbanismo itsusi, inutila ta basatia,….

  3. Ba askoz egokiagoa iruditzen zait gure dirua etorkizuneko gizartean inbertitzea, hau da, Gureztatu, Andradetan eta Arrasatek Hezin adibidez, Florentino Perezen azpikontratetan eta konstruktoreetan baino. Begira zenbat lan gatazka dagoen Arrasaten Udalak azpikontratatutako zerbitzuekin, Aitameni, Iturbide, Lorezainak…
    Gureztatu, Andradetan eta Arrasatek Hezi ez dira erakundeak, proiektuak dira, herriko eragileek eta teknikariek gidatzeko pentsatuak, inor azpikontratatu eta aberastu gabe.
    Diru Publikoa xahutzeko erakundeak beste batzuk dira, De Migueli galdetu, horiek bai txiringitoak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen