Maider Morrasek eta Aitor Zubiagak prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean, eta Covid-19ak Arrasaten izan duen eraginaren eta udalak emandako erantzunaren balorazioa egin dute.
Maider Morrasek eta Aitor Zubiagak prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean, eta Covid-19k Arrasaten izan duen eraginaren eta Udalak emandako erantzunaren balorazioa egin dute. Bestalde, ‘normaltasun berria’ kudeatzeko EH Bilduren proposamenak aurkeztu dituzte.
Morrasek azaldu duenez “gure kexa nagusia izan da Covid-19aren garaian ez dela egon inongo komunikazio formalik udal gobernuarekin”. Azpimarratu du “lanerako gure prestutasuna behin eta berriro azaldu dugula, baina uste dugu elkarlanerako zutabeak oraindik ezarri gabe daudela, eta eraiki behar direla. Beti proposamenak egin ditugu eta Covidaren garaian ere egin ditugu, baina gutxitan aintzat hartu dira.”
EH Bilduren ordezkaria arduratuta agertu da “ez delako egin azterketa bat krisialdi honek etorkizunean izango dituen ondorioen inguruan. Azken datuen arabera Arrasateko langabezia tasa %13,2koa da. Gure iritzian hartutako neurriak epe laburrerako dira, ez dira hartu gure egoera indartuko dituzten neurriak. Beharrezkoa da Larrialdi Plan Komunitario bat diseinatzea.”
Morrasen iritzian “borondatez eta kreatibitatearekin lan eginez aurrera egin dezakegu. Horretarako jakin behar dugu nora goaz.”
COVIDaren OSTERAKO PROPOSAMENAK:
EKONOMIA
1- Krisiari aurre egiteko mahai sozioekonomikoa eratu: Arloko eragileekin Covid-19k sortutako krisiak herrian izan duen eraginaren diagnotiskoa egiteko eta horri aurre egiteko politka publikoak egikaritzeko beharrezkoa da mahai bat eratzea.
2- Zuntz-optikoa herri osora zabaldu: Agerian geratu da berriz ere herrian eta batez ere alde zaharrean zuntz optikoa zabaltzearen beharra. Baita datorkigun errealitateari erantzueko komertzio eta zerbitzuen enpresa ertain-txikiei online merkaturako sarbidea bermatzeko ere beharrezkoa da zuntz optikoa.
3- Udal zerbitzuak munizializatzeko aukerak aztertu eta planifikatu: Zerbitzu horiek kudeatzeko entitate publiko bat sortzeko aukera aztertzea.
4- Gizarte-larrialdi laguntzetarako ordainketa-kreditua handitu: Gizarte laguntzetan poltsa handitu eta baldintzak malgutu.
FISKALITATEA
1- Udal tasak eta kuotak ordaintzeko epeak luzatu, interesik gabe.
2- Zerga-kreditu itzulgarri bat martxan jarri: Herritarren diru-sarreren galera minimizatzea lortuko genuke.
3- Autonomoak betehear fiskaletatik salbuetsi osasun-krisi eta prebentzio beharrek iraun bitartean.
4- Etxebizitza arriskuan dutenen eskubideak bermatu.
Krisiaren ondorioz, ERTE bat jasan, jardun ekonomikoa eten edo langabezian geratu direlako etxebizitzaren alokairua edo hipoteka ordaintzearik ez duten herritarrendatu basea osatu, kaleratzeak saihesteko eta alokairu kontratuak automatikoki luzatzea eskaintzeko.
JASANGARRITASUNA
1- Herriaren erdigunea eeta arrabalak ‘30 eremu’ izendatu: Oinezkoen segurtgasunerako espazioak atonduz eta biziketarekin uztargarriak eginez.
2- Bidegorri sarea bukatu gastu ekonomiko baxuekin: Uribarritik Musakolaraino eta San Andresetik Gipuzkoa Etorbideraino, eragin ekonomiko txikia izango duten bidegorriak osatuz, herri osoa bizikletaz zeharkatzeko aukera egon dadin.
3- Biziketaren erabilera sustatzeko neurriak: Bizikleta uzteko guneak herri osoan areagotu eta erdigunean eta auzoetan aparkaleku estaliak jarri.
4- Natur eremu publikoak txukundu: Santa Barbara, Monterron edo Etxezarreta bezalako natur guneen erabilera areagotu den honetan, hauek konpondu, egokitu eta aisialdirako sustatu.
5- Birziklapen ohiturak berreskuratzeko neurriak: Hondakinak biltzeko edukiontziak konpondu, pandemiaren ondorioz alboratutako birziklapen ohiturak berreskuratzeko kanpainak bultzatu.
ZAINTZA
1- Zaintzaileen lan-poltsa sortu: Menpekotasuna dutenen, adin txikikoen edota adinekoen zaintza beharrei erantzuteko.
2- Menpekotasuna duten pertsonak zaintzeko diru-laguntzak: Hauek zaintzeagatik erangindako diru-sarreren galera laguntzeko edota zaintzarako langileak kontratatzeko.
3- Haur eta gazteentzako aisialdi programa bat sortzea uztailari begira, udalekuen galera konpensatzeko.
4- Herriko ikastetxeei 2020-21 ikasturtea hasteko laguntza eman: Ikasturtea osasun-berme guztiekin abiatu ahal izateko, espazio berriak egokitzen, udal espazioak lagatzen…
5- Zaintza komunitarioa babestu eta sustatu: Konfinamenduan laguntzeko sortu den boluntariotza herriaren kulturan txertatu.
KULTURA
1- Udako hilabeteei begirako programazioa indartu: Auzoetara zabalduz eta natur eremuak aprobetxatuz.
2- Udal programazioa streaming bidez eskaintzeko aukera teknikoak landu: Udazken-neguan balizko konfinamendu bati aurre egiteko, Amaia antzokiko, Kultuateko,… programazioa herritarrei helarazteko bitartekoak jarri.
3- Euskara praktikatzeko errefortzu programa bat bultzatu: Konfinamenduaren ondorioz hizkuntzarekin harremana galdu duten haur eta gazteei begira.
4- Euskara ikasteko bekak handitu.
KIROLA
Kiroldegia erabiltzeko mugei aurre egiteko, auzoetako kirol azpiegiturak konpondu eta eremu berriak sortu: Momentu honetan abonatuak bakarrik erabili dezakete kiroldegia, eta neurri hau ez dugu ulertzen.