Arrasateko egoitzak Covid kasurik gabe geratu dira

0
728

Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu duen azken txostenaren arabera, Arrasateko egoitzak Covid kasurik gabe geratu dira. Aste honetan alta jaso du San Juan de Dios ospitalean geratzen zen azken gaixoak.

Debagoieneko egoitzei dagokienez, Bergarako Mizpirualde egoitzan positibo aktibo bat dago eta beste 5 egoiliarrek alta jaso dute. Bestalde, Eskoriatzako Jose Arana egoitza ere Covid kasurik gabe geratu da, azken gaixoak alta jaso ondoren.

Buletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen