Arrasateko EAJ-PNVk gogor gaitzesten du batzokiaren aurkako erasoa

1
587

Testua: EAJ-PNV Gipuzkoa

Arrasateko EAJ-PNVk gogor salatu ditu gaur batzokiaren aurkako erasoa. Jeltzaleek adierazi dute horrelako ekintzak demokrazia eta askatasunetik baino, totalitarismotik eta faxismotik gertuago daudela.Jeltzaleek bizikidetzaren alde egiten duten apustua berretsi dute, adieraziz, bizikidetza apurtzen duten ekintza horien aurrean ez dutela atzera pausorik emango.

EAJ-PNVk argi du, elkarrizketa, elkarlana eta elkarrenganako errespetua dela bidea, eta bide horretan ez daukate lekurik horrelako ekintzek. EAJ-PNVk bizikidetzaren alde lanean jarraituko du, bere bideari eutsiz, inposaketen aurrean amore eman gabe.Amaitzeko EAJ-PNVk adierazi du, guztion artean eraikitako Arrasate aske bat nahi dutela, bizikidetzan eta errespetuan oinarritutako Arrasate bat.

Iruzkin 1

  1. Pintaden asuntua nekagarri xamarra da, ez hanka ez buru, herria zikindu besterik ez. Alde batetik abertzale gazteak pintadak egiten erdigunean, bestetik ultraeskuindarrak pintadak egiten garagartza aldean… alde positiboa zera da, orain herria zikintzen dugula, dakarren efektu estetiko eta ekonomikoaz, baina behintzat ez gabiltza tiroka…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen