EAJ-PNVren ordezkaritzak adierazi du ekitaldi hori “gure herrian sustrai sakonak dituen hitzordu berezia” dela.
Argazkia: Arrasateko EAJ-PNV.
Jeltzaleek Arantzazura igandean hurbildu ziren Arrasateko herritarrak “hartu eta lagundu” zituzten, “urtero bezala”.
Ekimen horrekin erlijioaren inguruko eta “kulturaren, historiaren eta ondarearen parte diren ohiturak bizirik mantentzearen garrantzia” azpimarratu nahi dute.
Gehitu dutenez, tradizioek Arrasateren “nortasuna indartzen laguntzen” dute, eta eskerrak eman nahi izan dizkiete parte-hartzaile guztiei, “euren parte-hartze eta konpromisoagatik”.




