Arrasateko Uri Buru Batzarrak lehen aldiz du emakume bat lehendakari. Agurne Juldain Alcalde aho batez izan zen aukeratua EAJ-ren asanbladan.
Pasa den otsailean Arrasateko Eusko Alderdi Jertzaleak bere Uri Buru Batzarra berritu zuen eta lehen aldiz emakume bat aukeratu zuen asanblada nagusiak lehendakari gisa: Agune Juldain Alcalde. Agurne, 1979ko uztailaren 9an jaio zen Arrasaten. Psikologian Lizentziatua da eta 3 urteko alabaren ama. Egun, Sarea Fundazioak kudeatzen duen eta Caritasen proiektua den, Bidean Heziketa Zentroan lan egiten du bertako arduradun gisa. “Ilusioz hartzen dut erronka berri hau. Arrasate atsegin, eroso eta jasangarri baten alde lan egitera nator” – adierazu du lehendakari berriak
Arrasateko Euzko Alderdi Jertzaleak etorkizunerako apustua indartu nahi du bere lehendakari berriaren eskutik eta gerturik jarraituko da “Entzunez Eraiki”, EAJ-PNVk abian jarritako entzuketa aktiboko prozesua, euskal gizartearen eskutik Euskadiren etorkizunerako proiektua eraikitzera begira. EAJ-ren helburua da euskal gizarteko elkarte sare zabalarekin eta erreferente nagusiekin sistematikoki elkartzea, beren ideologia politikoa bat dela bestea dela, Euskadiko proiektu hau egiten laguntzeko prest egon nahi duen ororekin.





Beno, nere herrixan esaeoun moduan, xaukena xauk