Orain dela gutxi erakusten hasi dira, eta ezagutzera emateko asmoarekin erakustaldia egin dute gaur arratsaldean.
Arrasate Borroka Arte Eskola beste diziplina martzial bat erakusten hasi da. Borroka arte hau Kajukenbo close combat deitzen da, eta ezagutzera emateko asmoarekin erakustaldia egin dute gaur arratsaldean.
Musakolako kiroldegira hurbildu direnek diziplina berri hau probatzeko aukera izan dute. Arte martzial honek defentsa pertsonala soilik jorratzen du, ez du kata edota lehiaketarik. Defentsa pertsonaleko alor guztiak jorratzen ditu.