Argazkia: Herritar bat.
Covid pasaportearen derrigortasuna bertan behera geratu den arren, Arrasateko Bizitzakide elkarteak elkarretaratzea egin zuen atzo berriro Sebero Altuben, «giza eskubideen defentsan, bereizkeriaren aurka, covid pasearen aurka, eta osasunaren, osasun publikoaren eta elkarbizitzaren alde». “Covid paseari ez!” lelopean 30 bat lagunek hartu zuten parte elkarretaratzean.
Bertan behera EAEn geratu da baina oraindik leku askotan aplikatzen da, inguruko herrialde askotan martxan da eta Europa barruan bidaiatzeko derrigorrezkoa izaten jarraitzen du. Borroka ez da amaitu, hasi besterik ez da egin. Daukagun aurrekariekin gainera edozein momentutan behar izanez gero berriz aplikatzeko aukera dago, agintariek eta hauen gainetik dagoen merkatu interesatuari ondo etortzen zaionean berriz jarri dezakete.
COVID paseari ez! Ez hemen ez inon ez!!