Arrasateko Bilgune Feministak aurkezpen saioa antolatu du

0
778

Testua: Arrasateko Bilgune Feminista

Duela hilabete genioen bezala, Abenduaren 12an izango dira Emakume Abertzaleen VIII. Topaketa feministak, Oreretan hain zuzen ere, “Araka ditzagun gure baztsserrak, lanbroak ezkutatzen dizkigunean” lelopean. Bertan, harrreman kolonialen ertzen inguruan eztabaidatuko dugu, egun osoko egitarau baten bueltan.


Topaketa hauetarako prestatzeko Arrasateko Bilgune Feministako kideok hainbat dinamikaz osatutako aurkezpen saio bat prestatu dugu. Saio hau Abenduaren 5ean izango da; goizeko 11:00etan hasiko da eta Arrasateko Gaztetxean burutuko da.

Topaketetarako aurrelanketa gisa balioko duen arren, interesa izan dezakeen bailarako emakume* oro saioan parte hartzera ongi etorria izango da. Aurkezpen saioan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jadanik, eta esteka honen
bitartez egin daiteke.

Bailara osoko emakumeak* gonbidatuta daudenez, inork bere bizilekutik Arrasatera etortzeko ziurtagiria beharko balu, gure helbide elektronikora idaztea besterik ez du: arrasatekobf@gmail.com .

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen