Normalki haurrentzat antolatzen dituzte, baina oraingoan helduek ere izango dute ipuinez gozatzeko aukera.
Kartelak: Arrasateko Biblioteka.
Arrasateko Bibliotekak hiru ipuin kontaketa berri antolatu ditu hurrengo asterako. Normalki haurrentzat antolatzen dituzte, baina oraingoan helduek ere izango dute ipuinez gozatzeko aukera.
Izan ere, AHOZ AHO Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdian parte hartuko du bibliotekak, eta horri esker, Carolina Rueda ipuin kontalari kolonbiarra izango da Kulturaten, eskarmentu eta prestigio handiko artista bera. Hitzordua martxoaren 13an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan izango da (gazteleraz).
Bestalde, Dorleta Kortazarrek bi ipuin kontaketa eskainiko ditu: martxoaren 11ean, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan Santa Marinako liburutegian; eta martxoaren 12an, osteguna, Kulturaten ordu berean. 4 urtetik gorako haurrentzat zuzenduta daude, eta euskaraz izango dira.