Urriaren 24an Bibliotekaren eguna da eta ospatzeko, Arrasateko Bibliotekak egitarau zabala prestatu du. Lehenengo ekitaldia Santa Marinako liburutegian urriaren 13an arratsaldeko 18:00etan egingo den ipuin kontaketa izango da. Izaskun Mujikak ‘Ipuinen haria’ eskainiko du.
Urriaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, beste ipuin kontaketa bat izango da Kulturaten, baina oraingoan musikala, Amaia Elizagoien eta Irati Celestinoren eskutik. ‘Ameli eta xirrikituen jostunek’ 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago.
Aurten laugarren edizioa egingo du ‘Giza Liburutegia’ k. Urriaren 27an izango da, Kulturate Klaustroan, eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Tarte honetan liburuak irakurtzeari buruzko esperientziak trukatzen dira.
Amaitzeko, Jon Basagurenek eta Iñigo Astizek musika eta poesia emanaldia eskainiko dute urriaren 29an, ‘Oraindik, orain eta oraingoz’ izenburupean. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Kulturaten.
Urriaren 13ko eta 21eko ipuin kontalarien kasuan, aurretik eman beharko da.
‘Ameli eta Xirrikituen jostunek’
