Arrasateko Bibliotekak bi ipuin kontaketa antolatu ditu

0
477

Arrasateko Bibliotekan bi ipuin kontaketa eskainiko dituzte otsailean. Lehenengoa otsailaren 11ean, ostirala, arratsaldeko 18:00etan izango da. Kulturaten Izaskun Mujikak 5 urtetik gorako haurrentzat ipuin kontaketa eskainiko du. Bigarrena otsailaren 16an, asteazkena, izango da Santa Marinako auzo bibliotekan arratsaldeko 18:00etan. Ipuin kontalaria Maite Franko izango da. Ipuina 3-4 urtetik gorako haurrentzat zuzenduta dago.

Bi kasuetan, aldez aurretik izena eman beharko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen