Arrasateko Bibliotekak 2021/22an haur-gurasoentzat txokoa ere eskaintzen du

0
370

Liburutegi publikoak, ohi duenez, solasaldiak eta tailerrak eskainiko ditu, eta adi printzipioz izen-ematea irailaren 20tik 25era izango baita.

Beheko testua: AB / Argazkia: MB artxiboa.

Arrasateko Bibliotekan hainbat jarduera antolatu ditugu ikasturte berrirako. Aurten ere literatura solasaldiak izango ditugu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Gainera, mintzatalde bat martxan jarriko dugu ingelesa praktikatu nahi dutenentzat. Nobedade bezala, urtarriletik aurrera Ipuin-jolas txokoa izango dugu, 4-6 urteko haurrek eta gurasoek elkarrekin literaturaz gozatzeko.

Jarduera hauetan izena emateko epea irailaren 20tik 25era izango da. Plazak libre dauden jardueretan epea zabalik geratuko da. Izen ematea bibliotekan bertan edo webgunean egin daiteke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen