Arrasateko BDZ aurkezpenean: “Herritarron esku dago boikota egitea”

0
773

Israelen genozidioari erantzuteko, Arrasateko Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak taldeak bere burua aurkeztu du. Neurri hauek hartzea beharrezko ikusten du “areago, kontuan hartuz gure herrian enpresa batzuek Israelekin negozio batzuk dituztela”.

Ekitaldia gaur arratsaldean egin da Kulturaten, eta Antolakuntzak baloratu du “aurreikusitakoa baino pertsona gehiago agertu direla”.

Bilera irekian azaldu dute zertan datzan BDZ eta Arrasaten zein ibilbide egin duen.

“Arrasaten duela 10 urte hasi ginen Askapenarekin batera, eta oraingo genozidioaren ondorioz berrekin diogu”.

Palestinar Herriko pertsonei laguntzeko, “gure esperientzian oinarrituta, hurrengo ekintzarako bidea azaldu dugu”.

Halaber, bilera irekia baliagarria izan da “parte-hartzaileen ideiak eta kezkak lehen eskutik ezagutzeko”.

Orokorrean arrasatearrei dei egiten diete “Boikot, Desinbertsio eta Zigor kanpainan parte hartzera”.

“Areago, kontuan hartuz jakin berri dela gure herrian enpresa batzuek Israelekin negozio batzuk dituztela”.

Horren aurrean, “jendea kontzientziatu behar da negozio horietan parte hartzearen ondorioen inguruan”.

Izan ere, “boikota beharrezkoa da, genozidio bat egiten ari delako, eta geratu behar da. Boikota egitea herritarron esku dago”.

Halaber, herrikideei dei egiten diete “israeldar produktuak ikusiz gero, gurekin harremanetan jar daitezela: arrasate@bdz.eus “.

Erlazionatutako albistea:

Arrasateko boikotak lortu du Douglas-ek israeldar produktuak erretiratzea

2024ko maiatzaren 24an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen