Arrasateko Banana shake zuzenean arituko da Musakolako Jaietan

0
851

Kontzertu berean Guadalupe Plata blus-rock talde andaluziarrak eta Querno rock talde madrildarrak joko dute.

Bideoa: MB mediateka.

Ziorlako Jai Batzordeak antolatuta, San Isidrock 2022 jaialdia ospatuko da izen bereko plazan, maiatzaren 14an (zapatua).

Zazpikote arrasatearrak iazko urrian estreinaldia egin zuten bertako Gaztetxean. Kolektibo musikal honek doinu eta erritmo animosoak eskaini ohi ditu, loredun alkandorak jantzita eta banana sortak euskarrietan.

Musakolako kontzertuan beste bi talderekin partekatuko du oholtza: Querno rock taldeak, besteak beste, Queens of the Stone Age eta Foo Fights ditu gustuko. Guadalupe Platak rocka, bluesa, jazza, psikodelia eta flamenkoa biltzen ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen