Arrasateko baheketan 15.904 PCR egin ziren, 116 positibo atzemanez

0
3269

Baheketa hau ere Mondragon Unibertsitatean egin zen, eta bertan 1.240 ikaslek hartu zuten parte, baita 333 irakaslek ere. Baheketan orokorrean parte-hartzea %66 ingurukoa izan zen.

Gaur eman ditu jakitera Debagoieneko ESIk baheketaren emaitzak. Jaurlaritzako Osasun Sailari zegokion zeregin hori baina azkenean Arrasateko Ospitaleak eman behar izan ditu.

Gogoratuko duzuenez, 6 urtetik gorako arrasatearrei eta aramaioarrei dei egin zitzaien PCRa egin zezaten, baita unibertsitateko ikasle eta irakasleei ere.

“Baheketari esker atzeman ahal izan ditugu Covid-a zuten pertsonak. Baheketarik ezean, ez zen posible izango horiek atzematea. Honek ahalbidetu du pertsona horiek isolatzea eta euren gertukoen jarraipena egitea”.

Osasun-zerbitzuek gutxi gorabehera 24.000 pertsona ingururi dei egin zien baheketan parte har zezaten. Deialdi horri erantzunez, 15.904 lagunek egin zuten PCRa, eta beraz parte-hartze orokorra %66’2 ingurukoa izan zen.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen