Arrasateko Avanzako sindikatuei arrazoia eman die estatuko Auzitegi Gorenak

0
846

UGT, ELA, ESK eta LABek 2021ean demanda aurkeztu zuten, eskatuz enpresak bertako kolektibo bateko langileek “enpresan duten aintzinatasuna neur” dezala “langile hauek enpresan sartu zirenetik”. EAEko Auzitegiak Avanzaren alde ebatzi zuen 2021ean, ez ordea estatuko Gorenak 2024an.

Argazkia: MB artxiboa.

UGT, ELA, ESK eta LAB sindikatuek 2021eko martxoan demanda bat aurkeztu zuten EAEko Auzitegi Nagusian.

Laurek ondokoa eskatzen zuten: “onar dadila kaltetutako kolektiboaren eskubidea”, langileek enpresan duten aintzinatasuna neurtu dadila langileak “enpresan sartu zirenetik”.

Hau da, “ez dadila denbora-tarteren bat kontuan hartu barik utzi”. Sindikatuek azaldutakoaren arabera, “enpresak berak hala onartu zien, lan-kontratu mugagabe bat sinatu arte”.

Era berean, demandan eskatu zuten “Avanza Movilidad Gipuzkoa SAk aipatutako sententzia onartzea eta betetzea”.

Gatazka honek eragiten die Arrasate, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako Avanzako lantokietako langile ebentualei, baita 2020ko martxoan kontratu mugagabea sinatutako bertako langileei ere.

Judizio-ekitaldia 2021eko maiatzean egin zen, eta urte bereko ekainean EAEko Auzitegi Nagusiak demanda gaitzetsi zuen, Avanza absolbituz.

UGTek EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari kasazio-errekurtsoa aurkeztu zion espainiar estatuko Auzitegi Gorenean.

Gorenak gaia aztertu eta ondorioztatu du, besteak beste, “benetako gatazka kolektibo bat” dela eta sindikatuen errekurtsoa onartu du.

Ondorioz, 2024ko otsailean jakitera emandako epaiean agindu du gaia EAEko Auzitegi Nagusira itzul dadila.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen