Arrasateko Atletismo Eskola abian da 60 ikaslerekin, iazko antzeko kopurua

0
823

Arrasate Atletiko Taldeak antolatuta, benjamin eta senior mailen arteko haurrak eta gazteak atletismoan trebatzen ari dira, Mojategiko instalazioetan.

Ikasturte honetan ere martxan dago Atletismo Eskola, Arrasate Atletiko Taldeak antolaturik, Athlonekin elkarlanean.

Benjamin eta senior mailen arteko neskatila-mutikoak eta neska-mutilak Mojategiko instalazioetan entrenatzen dabiltza, taldeko entrenatzaileek gidaturik.

2020/2021 honetan 60 ikaslek eman dute izena, hau da, aurreko kurtsoko antzeko kopurua. Covid-19aren ondorioz, momentuz batez ere korrika egiteko teknikak lantzen ari dira, ariketa fisikoa funtsean.

Martxoan Covid-agatik eskola behin-behinean eten behar izan zen, eta orain lehengo sasoia berreskuratzeko entrenatzen dihardute.

Horretan, garbitasun- eta segurtasun-neurriak hartzen ari dira. Izen-ematea oraindik zabalik dago elkartearen webgunean: arrasateatletiko.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen