Arrasateko atletak Valentzian ospatutako Espainiako Kluben txapelketan izan dira asteburuan

0
1247
arrasate atletiko taldea

Arrasate Kanpanzarreko beste bi atletak Anoetan egindako partaidetza libreko frogentan parte hartu dute. 

Argazkiak: Real Sociedad. 

Valentzian lehiatu dira asteburuan Espainiako Kluben txapelketa, Iberdrola kopa hain zuzen. Real Sociedad taldearekin Iñigo Uribarren eta Istar Dapena aritu dira. Uribarrenek jauzi-hirukoitzean 14,82 metroko jauzia egin du 5. postua eskuratuz. Dapenak berriz, brontzezko domina irabazi zuen 5,30 metroko jauziarekin pertika-jauzian proban. Taldeka Real Sociedad 7. postuan bukatu da. 

Pertika-jauzian nesketan Atletico San Sebastianekin eta Valentziarekin Malen Ruiz de Azuak eta Maialen Axpek parte hartu dute,  hurrenez hurren. Ruiz de Azuak 4,10 metroko jauzia egin du 4. postua eskuratuz, eta Axpek 5 postuan bukatu du 4 metroko jauziarekin.   Atletico San Sebastian taldeka 8. postua lortu du, eta Valentziak hirugarrena.

Anoetan

Donostian partaidetza libreko probak egin dira Anoetan. Arrasate Kampanzarreko bi atletak parte hartu dute, Eneritz Kortabarria eta Itxaso Plaza. Kortabarriak 8,81 segunguko denbora egin du 60 metroko lasterketan, eta Plazak 2:02,07 denbora lortu du  600 metroko lasterketan. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen